51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOBEITI

Luzatutako aurrekontuko 1/2009 aldaketa. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2009ko otsailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2009 aldaketa 2009ko udal aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Berriobeitin, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0912746