51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzea

ARTAXOA

Okupatu aurreko aktak egiteko deialdia

Artaxoako Udalak, 2008ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "Artaxoako jarduera ekonomikoen eremua (kanpo zerbitzuak) urbanizatzeko proiektuak" ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda eta horiek desjabetzeko espedientea abiaraztea; orobat, onura publikoa aitortu eta deklaratzea ere erabaki zuen. Hori guztia jendaurrean jarri zuen hamabost egunerako.

Ikusirik, Artaxoako Udalak, 2009ko otsailaren 17ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituela aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta onespen horrek berarekin dakarrela onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

Kontuan hartuz, Nafarroako Gobernuak 2009ko martxoaren 16ko erabakiaren bidez presakoa deklaratu zuela proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko maiatzaren 14an Artaxoako Udaletxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa ekar ditzakete, haien kontura.

3. Alazne Sueskun Erauskin, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri Administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Artaxoako Udalaren iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko, argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Dekretu honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2009ko apirilaren 6an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0913365