II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
MIRANDA ARGA
Kontratuaren behin betiko esleipena, Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsean sartutako obrarako
(9/2008 Errege Lege-Dekretua)
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Alkatetzaren 2009ko apirilaren 7ko Ebazpenaren bitartez, behin betiko esleitu dela obra kontratu hau, azaroaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu-Legearen bidez sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kargura finantzatuko dena:
Xedea: Miranda Argako Udalaren hilerria handitzea.
Prozedura: negoziatua, publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz. Presako tramitazioa.
Enpresa esleipen-hartzailea: Construcciones Iturmendi-Sanz, S.A.L., Miranda de Arga (Nafarroa).
Esleipenaren zenbatekoa: 141.517,24 euro (BEZa kanpo).
Miranda Argan, 2009ko apirilaren 20an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.
Iragarkiaren kodea: L0914090