51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BAKAIKU

Alkatetzaren ebazpenaren jakinarazpena

Udal honetako alkate udalburuak 31/09 Ebazpena eman zuen, 2009ko martxoaren 25ean. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetza bertze baten esku uztea.

Kontuan harturik udalerritik kanpo izanen naizela 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 3ra bitartean.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean -kanpoan izateagatik, adibidez- alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek beraganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren eskuetan utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai uzten diren haren eskuetan, eta otsailaren 8tik aurrera izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

Ebatzi dut: Alfredo Zelaia Goikoetxea alkateordearen eskuetan uztea alkatearen eginkizunak; 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 3ra bitartean izanen ditu bere gain.

Bakaikun, 2009ko martxoaren 25ean.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0912756