51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazten den egunean, ebazpen hau eman du:

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,

Ebatzi dut:

1. Alkatetzari dagozkion ahalmenak Jesús María Esteban Lainez lehen alkateordearen esku uztea, 2009ko apirilaren 10etik 16ra arte, biak barne.

2. Horren berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2009ko martxoaren 27an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0912758