51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

783/2009 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 3an emandako 2318/2008 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen hori otsailaren 2ko 165/2009 Ebazpenak aldatu zuen. Hala, Julio Alberto Rodríguez Martínez jauna praktiketako funtzionario izendatzen da eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdian aukeratutako izangaia denez, praktikak egiteko destinoa esleitzen zaio. Halaber, David Jiménez Moreno jauna praktiketako funtzionario bihurtzeko izendapena indarrik gabe utzi da.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 28an emandako 2752/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko deialdia onetsi zen (2008ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 28koa).

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 29an emandako 1983/2008 Ebazpenaren bidez, deialdi horretako prozesua gainditu zuten izangaien zerrendak onetsi ziren, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera (2008ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 8koa).

Deialdiko hamargarren oinarrian ezarritakoarekin bat, praktikak egitetik salbuetsita ez zeuden izangai hautatuak praktiketako funtzionario izendatu ziren, eta destinoa eman zitzaien haiek egiteko, zerbitzu beharren arabera, eskuratutako kidego, espezialitate eta hizkuntzaren lanpostu hutsetan.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 3ko 2318/2008 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien; horretaz gain, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 28an emandako 2752/2007 Ebazpenaren bidez deitu zen hautapen prozedurari uko egin zioten izangaien zerrenda ere onetsi zen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak martxoaren 20an emandako 148/2009 Foru Aginduaren bidez, Julio Alberto Rodríguez Martínez jaunak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 25ean emandako 1510/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baietsi egin da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 30ean emandako 684/2009 Ebazpenaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak martxoaren 20an emandako 148/2009 Foru Agindua betearazi da eta, hala, Julio Alberto Rodríguez Martínez jauna Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu duen izangaitzat jo da, Gorputz Hezkuntzaren espezialitatean, gaztelaniazkoan, txanda irekian, eta David Jiménez Moreno jauna Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendatik kanpo utzi da, Gorputz Hezkuntzaren espezialitatean, gaztelaniazkoan, txanda irekian.

Horrenbestez, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 3an emandako 2318/2008 Ebazpena aldatzea eta, hala, Julio Alberto Rodríguez Martínez jauna praktiketako funtzionario izendatzea eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko deialdian aukeratutako izangaia denez, praktikak egiteko destinoa esleitzea. Bestalde, David Jiménez Moreno jauna praktiketako funtzionario bihurtzeko izendapena indarrik gabe utzi da.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 3an emandako 2.318/2008 Ebazpena aldatzea eta, hala:

-Julio Alberto Rodríguez Martínez jauna, NANa: 16563888R, praktiketako funtzionario izendatzea, Gorputz Hezkuntzaren espezialitatean, gaztelaniazkoan, txanda irekian. Izendapen horrek 2008ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Praktikak egiteko Mendabiako "Joaquín Romera" DBHIn izanen du destinoa.

-David Jiménez Moreno jauna praktiketako funtzionario bihurtzeko izendapena indarrik gabe uztea, 2008ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2. Adierazi behar da, halaber, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 28an emandako 2752/2007 Ebazpenaren hamargarren oinarriko 3. atalak dioenaren arabera, praktikak egiteko esleitzen zaion destinoa behin-behinekoa izanen dela, eta behin betiko lehen destinoa Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako batean lortu behako duela. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 8an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F0914056