51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

985/2009 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Etxeko tresnetarako Renove Planaren 2009ko deialdia aldatzen duena, jarduketa bakoitzerako baimendutako gastuaren zenbatekoak birbanatzeko.

Enpresako zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 589/2009 Ebazpenaren bidez, "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi zen. Ebazpen horrek 500.0000 euroko gastua baimendu zuen, ikasleek ordenagailu eramangarriak erosteko, eta 700.000 euroko gastua, LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko.

Gero, Enpresako zuzendari nagusiak apirilaren 3an emandako 853/2009 Ebazpenaren bidez, aurrekontuen kontu-sailetan doikuntza bat egin zen, eskaerei behar bezala erantzuteko. Ikasleek ordenagailu eramangarriak erosteko baimendutako gastua 200.000 euroan murriztu zen eta LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko gastua 200.000 euroan gehitu.

Ikusirik horrelako telebistak erosteko diru-laguntza eskaera asko daudela eta ikasleentzako ordenagailu eramangarriak erosteko, berriz, oso gutxi, egokia da kontu-sailetan doikuntza bat egitea, dirua laguntzen eskaeren arabera egokiago banatu ahal izateko.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 46.2 artikuluak Nafarroako Gobernuko kontseilariei ahalmena ematen die nork bere departamentuan programa bereko kredituen arteko transferentziak egin ditzaten, baldin eta programaren helburuak aldatzen ez badituzte.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aldatzea Enpresako zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 589/2009 Ebazpena, "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdia onesten duena, "ikasleek ordenagailu eramangarriak erosteko" baimendutako gastua 100.000 euroan murriztu eta "LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko" baimendutako gastua 100.000 euroan gehitzeko.

2. Indarreko gastuen aurrekontuan honelako doikuntza egitea kredituen loturaren bidez:

KARGUAK

EUROAK

810003-81140-7800-425204

Krisiaren kontrako neurriak. Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009.

Ordenagailuak

100.000,00

KARGUAK, GUZTIRA

100.000,00

ORDAINKETAK

EUROAK

810003-81140-7800-425203

Krisiaren kontrako neurriak. Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009. LTDa

100.000,00

ORDAINKETAK, GUZTIRA

100.000,00

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 15ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0914010