51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1/2009 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Hezkuntzako idazkari tekniko nagusiak emana, ikasketa tituluen eta ikasketak baliozkotzearen arloan fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumena Hezkuntza Departamentuko Ikasketak Antolatzeko Atalari eskuordetzan ematen diona.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuak Ikasketak Antolatzeko Atalari ematen dio ikasketa ziurtagiriak egiteko eskumena, eta tituluak homologatu edo ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatu eta ebazteko eskumena ere bai.

Bestalde, otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren idazkaritza tekniko nagusiak arautzeko Erregelamendua onesten duenak, idazkaritza horiei ematen die Departamentuko agiri eta datuei buruz fede emateko eta ziurtagiriak egiteko eskumena.

Departamentuak ziurtagiri eskaeretan hazkunde handia izan du eta berehala eman behar ditu. Horregatik, zenbaitetan komenigarria izaten da Ikasketak Antolatzeko Atalak berak erabili ahal izatea, Hezkuntzako idazkari tekniko nagusiak eskuordetuta, tituluei eta ikasketen baliozkotzeei buruzko fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumenak.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 36. artikuluan eta, horri loturik, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoa dela bide,

EBATZI DUT

Lehenbizikoa.-Ikasketa tituluen eta ikasketak baliozkotzearen arloan fede publikoa eman eta ziurtagiriak egiteko eskumena Hezkuntza Departamentuko Ikasketak Antolatzeko Atalari eskuordetzan ematea.

Bigarrena.-Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Ikasketak Antolatzeko Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 18an.-Idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0912445