50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SUNBILLA

2008ko kontu orokorra

Sunbillako Udalak, 2009ko martxoaren 23an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa.-2008ko ekitaldiko kontuen espedientearen gaineko adostasun txostena ematea.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan.

Hirugarrena.-Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.

Laugarrena.-Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

Sunbillan, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, José Fco. Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0912712