II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
SUNBILLA
2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena
Sunbillako Udalak, 2009ko martxoaren 23an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea udal idazkaritzan, 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hala xedatzen baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan.
Hirugarrena.-Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko dira.
Laugarrena.-Aurrekontuaren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea.
Sunbillan, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, José Fco. Errandonea Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L0912711