II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
IRAÑETA
2008ko kontuak
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da Irañetako Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2009ko martxoaren 12an egin bilkuran adostasun txostena eman diela Irañetako Udalaren 2008ko aurrekontua likidatzeko kontuei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.
Irañetan, 2009ko martxoaren 23an.-Alkate udalburua, Cristina Irigaray Beraza.
Iragarkiaren kodea: L0912651