II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
FUNES
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakia hasiera batean onetsi zen 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, eta 2009ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
GASTUAK:
-Kreditu bereziak:
VI. kapitulua: 415.633,19 euro.
Gastuak, guztira: 415.633,19 euro.
DIRU-SARRERAK:
VII. kapitulua: 415.633,19 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 415.633,19 euro
Funesen, 2009ko martxoaren 24an.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L0912417