II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BARAÑAIN
Aurrekontuko 44/2008 aldaketa. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2008ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 44/2008 espedientea, kreditu transferentzia eginen baita.
Iragarkia 2009ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo behar da, aipatu Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.
Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:
Kreditu transferentzia:
-Gastu goititua:
1. kapitulua. Zenbatekoa: 44.000 euro.
Gastu goititua, guztira: 44.000 euro.
-Gastu beheititua:
3. kapitulua. Zenbatekoa: 16.000 euro.
6. kapitulua. Zenbatekoa: 28.000 euro.
Gastu beheititua, guztira: 44.000 euro.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2009ko martxoaren 25ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L0912663