I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
591/2009 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Jesús Hernández Palacios jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Eritzaintzako Guardiako buru izendatzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 65.2 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatu eta kargutik kenduko dituela erizaintzako eta zaintzako buruak, askatasun osoz, kasuan kasuko zuzendariak proposaturik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT-EDU kategoria edo balio bereko beste bat duten langileen artetik.
Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1. Jesús Hernández Palacios jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Eritzaintzako Guardiako buru izendatzea.
2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.
3. Ebazpena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0912248