II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ARRUAZU
2008ko kontuak
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da Arruazuko Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2009ko martxoaren 16an egin bilkuran adostasun txostena eman diela Arruazuko Udalaren 2008ko aurrekontuko likidazioaren kontuei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.
Arruazun, 2009ko martxoaren 25ean.-Alkate udalburua, Jesús María Gamboa Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L0912643