II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
BADOSTAIN
Badostaingo jabetza komuneko etxebizitza bat esleitzeko baldintza-agiria onetsirik
Badostaingo Kontzejuak, 2009ko otsailaren 27an egin bilkura arruntean, erabaki zuen ondorengo baldintza-agiria onestea, Badostaingo Irigaray kaleko 2ko eraikineko lehen solairua esleitzeko, alokairuan, haren jabea kontzeju hau baita.
Jakinarazten da ezen alegazioak hamar egun naturaleko epean aurkezten ahalko direla, iragarki hau Nafarrroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Hamar egun igaro eta inork ez badu alegaziorik aurkezten, Badostaingo Kontzejuan (gutunontzian) aurkezten ahalko dira eskaerak, hamar eguneko epean. Agiri hau jendaurrean egonen da Badostaingo Kontzejuaren oholean (Irigaray kalea, 2), eskaerak aurkezteko epea amaitu arte, herritar eta interesdun guztiek aztertu ahal dezaten.
Badostaingo jabetza komuneko etxebizitza bat esleitzeko baldintza-agiria.
Irigaray kaleko pisua (eskola zaharrak zeuden eraikinari itsatsirik baitago) alokairuan emanen da, gutxienez ere bost urtetarako.
Etxebizitzaren urteko alokairuak ez du gaindituko, etxebizitzaren metro karratu erabilgarri bakoitzeko, modulu ponderatu gabearen ehuneko sei (%6); 2009. urteko hilabeteko alokairuak ez du gaindituko honako muga hau: bost euro eta zazpiehun eta hirurogeita hamabost zentimo (5,775 euro), etxebizitzaren metro karratu erabilgarri bakoitzeko.
Gutxienez ere alokairuko urte baten parekoa den banku abala aurkezteko eta fidantza bat emateko konpromisoa; fidantza hori bi hilabeteko alokairuaren parekoa izanen da eta alokairu kontratua hutsaltzen denean itzuliko da.
Honako hau izanen da etxebizitza esleitzeko irizpidea:
Etxebizitza alokatzeko baremoa, puntuazioa
Baldintza ezinbestekoa da eskatzailea ez izatea etxebizitza baten jabea.
Bost puntu eskatzaile edo famili unitateko kide bakoitzeko.
Nafarroako udalean erroldatua egotea, etenik gabe:
Badostainen zazpi urteko edo gehiagoko antzinatasuna izateagatik, hamar puntu; hamar urteko edo gehiagoko antzinatasuna izateagatik, beste hamar puntu.
Badostainen zazpi urteko edo gehiagoko antzinatasuna izateagatik, hogei puntu; hamar urteko edo gehiagoko antzinatasuna izateagatik, beste hogei puntu.
Diru-sarrera ekonomikoak:
Familiaren diru-sarrera ponderatuak izan beharko dira honako bi kopuru hauen artekoak: lanbidearteko gutxieneko soldata eta soldata hori 1,4 aldiz. Bost puntu kenduko dira, diru-sarrerak tarte hori baino handiagoak edo txikiagoak izanez gero.
Familia kargak:
Eskatzaileak bere kargura izatea:
-Ezgaitasun edo elbarritasun frogatua duten pertsonak: bost puntu pertsona bakoitzeko.
-65 urte baino gehiagoko pertsonak: bost puntu pertsona bakoitzeko.
-Hemezortzi urte baino gutxiagoko haurrak: bost puntu haur bakoitzeko. Hamar puntu gehiago, frogatzen bada Badostainen bizi direla, gutxienez ere bost urteko antzinatasunarekin.
Eskatzailearen adina:
Bost puntu, eskatzaileetako bat edo gehiago hirurogeita hamabost urtetik gorakoak edo hogeita hamabostetik beherakoak izanez gero.
Hamar puntu, gurasoekin bizi den hogeita bost urtetik gorako eskatzaile bakoitzeko.
Badostainen, 2009ko martxoaren 24an.-Kontzejuko burua, Xabier Ziritza Erbiti.
Iragarkiaren kodea: L0912615