50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

582/2009 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 8an eman 1514/2003 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketako, Giza Baliabideen, Laguntza Espezializatuko eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak ordezteko araubidea ezarri zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2005 Foru Dekretuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketako zuzendariari dagozkion eginkizunak zehazten ditu.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 17. artikuluan adierazten da administrazioko organo bateko titularra kanpoan edo eri dagoenean edo kargua bete gabe dagoenean zilegi izanen dela beste pertsona batek aldi baterako ordeztea. Ordezkorik izendatu ez bada, administrazioko organo horren eskumenak gainean duen administrazioko organoak izendatzen duenak hartuko ditu bere gain.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 8an eman 1514/2003 Ebazpenaren 1. puntua aldatzea. Horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketako, Giza Baliabideen, Laguntza Espezializatuko eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak ordezteko araubidea ezarri zen.

Honela dioen tokian:

"1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeaketa organo hauetako ordezpen araubidea ezartzea, adierazten den moduan:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordeak ordeztuko du Administrazio eta Antolaketako zuzendaria."

Honela behar du:

"1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeaketa organo hauetako ordezpen araubidea ezartzea, adierazten den moduan:

a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordeak edo, halakorik ezean, Kontabilitate eta Aurrekontu Zerbitzuko buruak ordeztuko du Administrazio eta Antolaketako zuzendaria."

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igorzea Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordeari, Kontabilitate eta Aurrekontu Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 13an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0912094