II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
MENDABIA
2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.1 artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Udalak, 2009ko otsailaren 26an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea Udalaren 2009ko plantilla organikoa.
2. Onetsitako plantilla jendaurrean jartzea; Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
3. Erabaki horiek behin betikotzat jotzea erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Mendabian, 2009ko martxoaren 25ean.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos.
Iragarkiaren kodea: L0912649