II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
LESAKA
Administrari-ofizial lanposturako izendapena
2009ko martxoaren 20an, Lesakako alkateak ondoko ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:
"Udal honek 2008ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an, administrari-ofiziala izateko lanpostu baten deialdia argitaratu zuen, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratuarekin. Ikusirik frogak aztertu zituen epaimahaiak egindako proposamena, otsailaren 24ko 74/2009 Alkatetzaren Ebazpenak, María Begoña Alzugaray Lecuona andrearen izenean izendapen-proposamena egin zuen, puntuazio hoberena berak lortu zuelako.
Ezarritako epean, interesatuak deialdiaren 9.3 artikuluan aipatutako agiri guztiak ekarri ditu.
Hori dela eta deialdiko 10.1 artikulua ikusirik, zera erabaki dut:
1.-María Begoña Alzugaray Lecuona andrea administrari-ofizial izendatzea, Udal honen zerbitzuan, C mailan eta lan kontratu finkoarekin aritzeko.
2.-Hilabeteko epea ezartzea hautatutako pertsona karguaz jabetu dadin.
3.-Ebazpen hau interesatuari eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadila agintzea."
Lesaka, 2009ko martxoaren 24a.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.
Iragarkiaren kodea: L0912484