II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BARAÑAIN
Udaltzainburua. Izendapena
Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 222/2008 Ebazpena, apirilaren 29koa, Emilio Jiménez Román udaltzainburu izendatzen duena, 2008ko maiatzaren 1etik aitzinako ondorioekin, alkatetza honek izendaturiko Udaleko behin-behineko langile gisa.
José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,
Ikusirik toki entitate honen plantilla organikoan badaudela behin-behineko langileentzat erreserbaturiko lanpostuak, langile horiek, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 85. artikuluari jarraikiz, bakar-bakarrik eta aldi batez izendapen libreko kargu politikoak betetzen baitituzte edo, bestela, kargu horiei aholkuak edo laguntza ematen baitiete.
Kontuan hartuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko (Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen hartako) 86. artikuluak xedatzen duena; hau da, behin-behineko langileen kopurua, motak eta ordainsariak Nafarroako Administrazio Publikoetako bakoitzaren aurrekontuetan agertuko direla.
Ikusirik ezen, aipatutako foru dekretuko 87. artikuluan xedatuaren arabera, Toki Korporazioek libreki izendatu eta kargugabetuko dituztela behin-behineko langileak.
Azaldutako determinazioak ikusirik, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.g) eta 21.1.h) artikuluek alkatetza honi ematen dioten eskumena erabiliz,
Ebatzi dut:
Lehena.-Emilio Jiménez Román udaltzainburu izendatzea, Udaleko behin-behineko langile gisa alkatetza honek izendatua, ondorioak 2008ko maiatzaren 1etik aitzina izanen dituela.
Bigarrena.-Aipatutako interesdunak toki entitate honekin izanen duen lan harremana izendapen honen datarekin abiatuko da, alegia, 2008ko maiatzaren 1ean.
Hirugarrena.-Udaltzainburuak urtean A mailako soldataren parekoa izanen du, eta horrekin batera, lanpostuko osagarria, %23koa, eta bateraezintasuneko osagarria, %35ekoa, interesdunak izan ditzakeen beste ordainsari pertsonalak ukatu gabe.
Laugarrena.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Langileen departamentura eta kontu-hartzailetzara igortzea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.-Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo bilkuran.
Argitara ematen da, Nafarroako poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 26.1 artikuluan xedatua betetzeko.
Barañainen, 2009ko martxoaren 24an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L0912413