50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

USTAIZE

Udal ordenantza, tasen aldaketa arautzen duena.
Behin betiko onespena

Eska-Zaraitzuko HHSen Mankomunitateko Batzarrak, 2008ko abenduaren 29an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuen tasen aldaketa arautzen duen udal ordenantza (2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 13an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aldaketa da kategoria guztiak %10 igotzea, tasa bidez etortzen diren diru-sarrerek bat egin dezaten, zenbait urteren buruan, zerbitzuaren kostu egiazkoarekin.

Nabaskozen, 2009ko martxoaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Luis Gárate Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0912598