II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
URDAZUBI
Ordenantza fiskal orokorra. Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2009ko martxoaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ordenantza fiskal orokorra.
Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Urdazubin, 2009ko martxoaren 25ean.-Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L0912674