II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
UHARTE ARAKIL
Udal ordenantza, Udal hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Uharte Arakilgo Udalak, 2009ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Uharte Arakilen, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, Joaquín María Huarte Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L0912599