50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Ordenantza fiskala, Ur hornidura eta kontsumoaren tasak, kontagailuaren kontserbazioaren eta hargunearenak, sarera lotzeko eskubideen, saneamenduaren eta hornidurarenak, eta sare bidezko estolderia zerbitzuenak (zoladura, saneamendua edo hornidura) arautzen dituena. Behin betiko onespena

Erabakia 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik batere egin. Beraz, bertzerik gabe behin betikoz onetsirik gelditu da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako legezko prozedurarekin bat.

Cabanillasko Udaleko jarduneko alkate udalburu Salomé Elía Aguadok 59. ebazpena eman du, martxoaren 24koa, eta horren bitartez behin betikoz onetsi da Ur hornidura eta kontsumoaren tasak, kontagailuaren kontserbazioaren eta hargunearenak, sarera lotzeko eskubideen, saneamenduaren eta hornidurarenak, eta sare bidezko estolderia zerbitzuenak (zoladura, saneamendua edo hornidura) arautzen dituen ordenantza fiskala, inork ez baitu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Cabanillasen, 2009ko martxoaren 24an.-Jarduneko alkate udalburua, Salome Elía Aguado.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA ETA KONTSUMOAREN TASAK, KONTAGAILUAREN KONTSERBAZIOAREN ETA HARGUNEARENAK, SARERA LOTZEKO ESKUBIDEEN, SANEAMENDUAREN ETA HORNIDURARENAK, ETA SARE BIDEZKO ESTOLDERIA ZERBITZUENAK (ZOLADURA, SANEAMENDUA EDO HORNIDURA) ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, uraren horniduraren kudeaketa dela-eta sortzen den udal jarduera da zergapeko egintza: hornidura, kontagailuaren kontserbazioa, hargunea, lotunea, saneamendua eta hornidura, eta estolderia.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da ordenantza honek aipatzen eta tasatzen dituen zerbitzuak norberaren intereserako eskatze hutsarekin, udal administrazioaren edo udal agintarien eskumenekoak badira.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Delako zerbitzuak eskatzen, sorrarazten edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

-Ur horniduraren tasa: kuota finkoa, 8,08 euro/lauhilekoa;

-m³ kontsumitua, 0,45 euro;

-Kontagailuaren kontserbazioa eta hargunea, 6,46 euro/lauhilekoa.

-Saneamendu eta hornidura sarera lotzeko eskubideak, 57,87 euro (bakoitzak); hargune osoa egiteagatik, 110,71 euro/ml;

-Sareagatik (zoladura, saneamendua edo hornidura); 46,06 euro/ml kontzeptu bakoitzagatik.

-Estolderia zerbitzuen tasak: zaintzako eskubideak (higiezin bakoitzeko), 45,71 euro.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Tasa sortutzat hartuko da ordenantza honek kudeatzen duen zerbitzu publikoa egiten den puntuan.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. artikulua. Zerbitzuen erregistroaz arduratzen diren udal funtzionarioen ardura izanen da aipatu tasak zuzenbidearen arabera betetzeko eskatzea, eta indarra duten xedapenek eta, subsidiarioki, legezko araudi aplikagarriak aurreikusi bezala zehatuko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta gainerako legezko araudi aplikagarrian xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L0912460