50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Ordenantza fiskala, Cabanillasko Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Erabakia 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik batere egin. Beraz, bertzerik gabe behin betikoz onetsirik gelditu da, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako legezko prozedurarekin bat.

Cabanillasko Udaleko jarduneko alkate udalburu Ana María Rodríguez Enerizek 60. ebazpena eman du, martxoaren 24koa, eta horren bitartez behin betikoz onetsi da Cabanillasko Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, inork ez baitu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Cabanillasen, 2009ko martxoaren 24an.-Jarduneko alkate udalburua, Salome Elía Aguado.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak emateagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzeko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona naturalak nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1. Konpultsak, 0,55 euro.

2. Ziurtagiriak, 2,15 euro.

3. Fotokopiak, 0,15 euro.

4. Lurzatien gaineko zedulak: euro 1.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Katastroko ziurtagiriak edo kopiak luzatzen diren unean sorraraziko da tasa.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. artikulua. Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.-Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L0912459