50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIURRUN-OLKOTZ

Udal Planeko aldaketaren hasierako onespena

Udal honek, 2009ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

Bederatzigarrena.-Biurrun-Olkozko Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena.

José Ignacio Arribas arkitektoak Biurrun-Olkozko Udal Planean aldaketa egiturazko eta xehakatuak egiteko agiria aurkeztu du, errealitateari egokitzeko, urbanizazio proiektuaren obrak bukatu ondoren.

Alkatea jaunak arkitektoaren planoak aurkeztu ditu, aldaketa egiturazko eta xehakatuekin, berrikusteko; orobat aurkeztu du I. eranskinean agertzen diren aldaketak hasiera batean onesteko erabakia.

Gai hau eztabaidatu ondoan, zinegotziek hau erabaki dute, aho batez:

1) I. eranskinean agertzen diren aldaketak onestea.

2) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Erabaki honen aurka, paratzen ahal da berraztertzeko errekurtsoa, Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Biurrunen, 2009ko martxoaren 4an.-Alkatea, Jesús Astrain Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0912477