II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ALLIN
Udal Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena
Allin ibarreko Udalak, 2009ko martxoaren 11ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa, Galdioko 11. poligonoko 477. lurzatian eragiten duena, Ecay Lorz ahizpek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, haren 79 eta 80. artikuluek hartara igorririk.
Allinen, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L0912700