50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT/EDU izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Olatz Naiara Eslava Abaurrea, M.ª Teresa Medina Lusarreta eta Silvia Cabrerizo Fresno andreek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erakunde autonomoan OLT/EDU izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie alegazioak aurkez ditzaketela, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesdunen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2009ko martxoaren 10ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0911733