50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Jarduera Ekonomikoen Erregistroa jendaurrean ikusgai jartzea

Azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuko 2. artikuluko hirugarren paragrafoan xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da, orok jakin dezaten, zergadunen Jarduera Ekonomikoen edo Lizentzia Fiskalaren Erregistroa, 2009ko urtarrilaren 1ekoa, zergaren ordainarazpena egitea dagokien udaletan jendaurrean ikusgai jarriko dela 2009ko apirilaren 1etik 15era, biak barne.

Iruñean, 2009ko martxoaren 20an.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0912306