50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

123/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Pedro María Recarte Gaztambide jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasunaren Plangintza eta Ebaluaziorako Ataleko burua kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Pedro María Recarte Gaztambide jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasunaren Plangintza eta Ebaluaziorako Ataleko burua kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuari, Nafarroako Larrialdietako Agentziari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Foru agindu hau :bon.ean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 11n.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0911950