50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

529/2009 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Corellako 17. poligonoko (AR 5) 511., 512., 654., 658., 659. eta 660. lurzatietan Corellako Udal Planaren aldaketari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena egin eta ingurumenaren aldetik egokia dela adierazten duena. Sustatzailea Promotora-Constructora "El Txori" da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 31.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, udal plan orokorren aldaketek, lurzoru urbanizaezina ukitzen dutenean, Ingurumen ebaluazio estrategikoa eta Ingurumen ondorioen adierazpena behar dute, aldaketak onestearekin batera edo lehenago.

2009ko urtarrilaren 26an, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan aurkeztu zen Corellako 17. poligonoko (AR 5) 511., 512., 654., 658., 659. eta 660. lurzatietan Corellako Udal Plana aldatzeko espedientea, zerbitzugune bat egiteko asmoz. Aldaketak Corellako Udalaren hasiera bateko onespena dauka, 2009ko urtarrilaren 15ean egindako osoko bilkuran onetsia. Espedientea, Ingurumen ondorioen azterlana eta guzti, jendaurrean jarri zen 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 23koan, egindako iragarkiaren bidez.

Aldaketaren helburua zerbitzugune bat egitea da, lur urbanizagarrian 17. poligonoko 511., 512., 654., 658., 659. eta 660. lurzatiak sartuz. Lurzatiok herri inguruko babestu beharreko lurzoru urbanizaezinak dira, indarreko planeamenduari jarraikiz.

Aldaketa eremuak 13.837,28 m² hartzen ditu. Horietatik 12.938,36 m² aipatu lurzatiei dagozkie, 654. lurzatitik 337,37 m² desjabetu dira, sartzeko biribilgune bat jartzeko, eta Mortereteko bidea sartu da. Zerbitzuguneak (AR 5) muga hauek ditu: Mortereteko bidea iparraldean (Del Villar etorbidearen luzapena da), NA-161 errepidea (Cintruénigo-Rincón de Soto) ekialdean eta egungo industrialdea hegoaldean. Eremuko erabilera nagusiak erabiltzen ez diren laboreak dira, topografia lauko lurzatietan.

Ingurumen ondorioen azterlanak deskribatu egiten ditu ingurune fisikoa (klimatologia, geologia, edafologia, balizko eta egungo higadura, eta hidrologia), ingurune biologikoa (balizko eta egungo landaredia, eta animaliak) eta paisaia. Ingurumen ondorioen azterlanaren diagnostikoaren arabera ez dago bihurketarako eremu garrantzitsurik, eta beraz, ingurumen ukipenen balorazio orokorra proposatuko aldaketarekin bateragarritzat jotzen da.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko txostena ikusirik, Ingurumen ebaluazio estrategikorako prozedura osorik bete dela kontuan izanda eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Corellako 17. poligonoko 511., 512., 654., 658., 659. eta 660. lurzatietan Corellako Udal Planaren aldaketari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena egin eta ingurumenaren aldetik egokia dela adieraztea. Sustatzailea Promotora-Constructora "El Txori" da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 34. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuari, sustatzaileari eta Corellako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 4an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0911692