I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
89/2009 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ukatzen duena "Cascanteko bidea" TZko bariantea eta hura elikatuko duen 13,2 kV-ko aireko linea eraikitzeko Monteagudoko udal mugapean. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da.
2008ko otsailaren 8an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk "Cascanteko bidea" TZko bariantea eta hura elikatzeko 13,2 kV-ko aireko linearen proiektua aurkeztu zuen. Transformazio zentro bat eta aireko linea elektriko bat eraikitzea da kontua, nekazaritzan erabiltzen diren bi etxola hornitzeko. 2008ko otsailaren 28an, errekerimendua egin zen proiektuaren justifikazioa eta argindarrez hornitu gogo diren instalazioen legezkotasuna eskatzeko. Gero, errekerimenduari erantzunez, 2008ko abenduaren 2an, Iberdrola SAUk dokumentazio osagarria aurkeztu zuen.
Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean sartua dago. Beraz, aldi berean, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.
Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.
Antolamendu Zerbitzuak, 2009ko martxoaren 3an, txosten bat egin zuen, non aipatzen baitu eskatzen den energiaren beharra ez dagoela justifikatua lurzoru urbanizaezin batean egiten ahal diren jardueretarako, eta hornitu gogo diren etxolak Udalak ematen dituen obra lizentzietan bete behar diren baldintzen gainetik daudela azalera, forma eta erabilera. Halaber, adierazten da linea elektrikoko instalazioak eta transformazio zentroa ezin direla baimendu, energiaz hornitu gogo diren etxolen titularrek eraikuntza eta jardueren hirigintzako egoera arautzen ez duten bitartean, hirigintzako planeamenduan eta Udalaren lizentzietan ezarritako moduan eta baldintzetan.
Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatu foru aginduaren 28.1 artikuluaren bidez esleitutako eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ukatzea Iberdrola Eléctrica SAUri, "Cascanteko bidea" TZko bariantea eta hura elikatuko duen 13,2 kV-ko aireko linea eraikitzeko Monteagudoko Udalaren mugapean, Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuaren txostenari jarraituz. Bertan esaten denez, ez da baimenik emanen harik eta energiaz hornitu gogo diren etxolen titularrek eraikuntza eta jardueran hirigintza egoera arautzen ez duten arte hirigintzako planeamenduan eta Udalaren lizentzietan ezarritako moduan eta baldintzetan.
2. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).
3. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira epeak kontatzen.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.
5. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Basozaintzari, Monteagudoko Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko martxoaren 6an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0911664