I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
574/2009 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nuria Fernández Echeverría andreak eta beste batzuek ezarritako 383/2008 prozedura laburtuaren administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzen duena.
Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Nuria Fernández Echeverría andreak eta beste batzuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urriaren 20an emandako 400/2008 Foru Aginduaren kontra. Agindu haren bidez ezetsi egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 547/2008 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu den ebazpenaren bidez, OLT/EDU izateko 321 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igortzeko eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egiteko.
Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.-Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzea, Nuria Fernández Echeverría andreak eta beste batzuek Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 20ko 400/2008 Foru Aginduaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Agindu haren bidez ezetsi egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 3ko 547/2008 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu den ebazpenaren bidez, OLT/EDU izateko 321 lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen.
2.-Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea, epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako, bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.
3.-Ebazpen hau igortzea interesdunei, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko martxoaren 13an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0912312