I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
853/2009 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Etxeko tresnetarako Renove Planaren 2009ko deialdia aldatzen duena, jarduketa bakoitzerako baimendutako gastuaren zenbatekoak birbanatzeko.
Enpresako zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 589/2009 Ebazpenaren bidez, "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdia onetsi zen. Ebazpen horrek 500.0000 euroko gastua baimendu zuen, ikasleek ordenagailu eramangarriak erosteko, eta 700.000 euroko gastua, LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko.
Deialdia argitara eman zenetik, LTDa duten telebistak erosteko eskaera ugari jaso dira; ikasleek ordenagailu eramangarriak erosteko eskaera kopurua, ordea, oso baxua izan da. Horregatik, bidezkoa da aurrekontuko kontu-sailak doitzea, laguntza eskaerari behar bezala erantzun ahal izateko.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 46.2 artikuluak Nafarroako Gobernuko kontseilariei ahalmena ematen die nork bere departamentuan programa bereko kredituen arteko transferentziak egin ditzaten, baldin eta programaren helburuak aldatzen ez badituzte.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Aldatzea Enpresako zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 589/2009 Ebazpena, "Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdia onesten duena, "ikasleek ordenagailu eremangarriak erosteko" baimendutako gastua 200.000 euroan murriztu eta "LTDa hartzen ahal duten telebistak erosteko" baimendutako gastua 200.000 euroan gehitzeko.
2. Indarreko gastuen aurrekontuko aurrekontua doitzea, kredituen loturagatik. Honetan oinarritzen da:
KARGUAK | | EUROAK |
810003-81140-7800-425204 | Krisiaren kontrako neurriak. Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009. Ordenagailuak | 200.000,00 |
KARGUAK, GUZTIRA | | 200.000,00 |
ORDAINKETAK | | EUROAK |
810003-81140-7800-425203 | Krisiaren kontrako neurriak. Etxeko tresnetarako Renove Plana 2009. LTDa | 200.000,00 |
ORDAINKETAK, GUZTIRA | | 200.000,00 |
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2009ko apirilaren 3an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.
Iragarkiaren kodea: F0913457