50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

25/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana. Honen bidez "Arte ikasketetan sakontzeko 2009ko bekak" izeneko deialdia eta deialdiaren oinarriak onesten dira, laguntza horiek emateko 600.000 euroko gastua baimentzen da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko otsailaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari, urte anitzeko gastu konpromisoa har dezan, 600.000 eurokoa zehazki, ikastetxe nazionaletan edo atzerrikoetan arte ikasketetan sakontzeko ikastaroetarako laguntzak eman daitezen.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin eta proposatu du "Arte ikasketetan sakontzeko 2009ko bekak" izeneko deialdia eta deialdiaren oinarriak onets daitezela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta 600.000 euroko gastua baimen dadila, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura, honela banatuta:

-2009ko ekitaldi ekonomikoa: 350.000 euro, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4809-334102 kontu-sailaren kargura.

-2010eko ekitaldi ekonomikoa: 250.000 euro, horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan behar adina diru badago.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Arte ikasketetan sakontzeko 2009ko bekak" izeneko deialdia eta deialdiaren oinarriak onestea.

2. 600.000 euroko gastua baimentzea, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko kontu-sailaren kargura, honela banatuta:

-2009ko ekitaldi ekonomikoa: 350.000 euro, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4809-3341002 kontu-sailaren kargura.

-2010eko ekitaldi ekonomikoa: 250.000 euro, horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan behar adina diru badago.

3. "Arte ikasketetan sakontzeko 2009ko bekak" izeneko deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Kultur Ekintza Zerbitzuari, Deialdi eta Laguntza Atalari, Ogasunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 11an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

ERANSKINA

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, nafar ikasleen prestakuntza artistikoa hobetzeko asmoz eta ikastetxe nazionaletan edo atzerrikoetan arte ikasketetan sakontzeko ikastaroetarako laguntzak eman nahirik, hamar bekatarako deialdia egin du: bi arte plastikoetarako, bi ikus-entzunezko arteetarako, hiru arte eszenikoetarako eta hiru musikarako, bai eta dagozkien luzapenak ere. 600.000 euro izanen dira gehienez. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK:

1.-Xedea eta helburua.

1.1. Deialdi honen xedea da 30 urte arteko nafarrei (adin hori barne) aukera ematea ikastetxe nazionaletan edo atzerrikoetan arte ikasketetako sakontze ikastaroak egiteko.

1.2. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren edo Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren beken deialdi orokorraren xede izan daitezkeen eskaerak baztertu eginen dira.

2.-Aurrekontua eta zenbatekoa.

Beka hauek Kultura Zuzendaritza Nagusiaren gastuen aurrekontuko "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko A20002-
A2500-4809-334102 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira, gehienez ere 600.000 euro, diruaren eta denboraren aldetik honela banatuta:

-2009ko ekitaldi ekonomikoa: 350.000 euro, "Prestakuntza artistikorako laguntzak" izeneko A20002-A2500-4809-334102 kontu-sailaren kargura.

-2010eko ekitaldi ekonomikoa: 250.000 euro, horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan behar adina diru badago.

3.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

3.1. Nafarra izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2007ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eta horri eustea bekak irauten duen bitartean.

3.2. Beka zein ikasketa sakontzeko eskatzen den, haiexei dagokien titulu ofizialaren jabe izatea edo lortzeko moduan egotea 2009ko uztailaren 3a baino lehen.

3.3. Atzerriko prestakuntza programa bat proposatzen denean, Hizkuntza Eskola Ofizialak luzatutako ziurtagiriaren jabe izan behar da, oinarrizko zikloarena edo erdi mailakoa (B1) alegia, edo legez baliokidea den beste bat, ikastetxea dagoen herriko hizkuntzarena edo, hala denean, zentroak ikastaroa ongi aprobetxatzeko eskatzen duen hizkuntzarena (I. eranskina).

4.-Eskaerak aurkeztea.

4.1. Eskaerak, deialdi honetako II. eranskinean ageri den ereduarekin bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea 2009ko ekainaren 3tik uztailaren 3ra artekoa izanen da.

5.-Aurkeztu beharreko agiriak.

5.1. Eskaerarekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) 3.1. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

b) Deialdi honen xedearekin lotutako beste inolako laguntzarik ez duela eta ez duela halakorik eskatu adierazten duen aitorpena.

c) Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, lortu zituen kalifikazioak adierazten dituena, bai eta noiz atera zituen ere.

d) Curriculum vitae-a, alegatzen dituen merezimenduen frogagiri eta guzti.

e) Egin beharreko ikasketa programaren deskribapen zehatza, ikastaroak, ikasgaiak, hasiera eta bukaera datak eta eskatzaileak interesgarritzat jotzen dituen gainerako datuak adierazita.

Aipatu deskribapena gehienez ere bost orrialdekoa izanen da eta ikasketa programari buruzko dokumentazio ofiziala erantsiko zaio (ikastaroaren egutegia, liburuxkak, inprimakiak, etab.).

f) Eskatzailea ikasketa programan onartu dutela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua. 4.2 puntuan adierazitako epean dokumentazio hori eduki ezean, ikastetxean onartzeko eskaeraren fotokopia konpultsatua erantsiko da.

g) Bidaiaren eta matrikularen gastuen eta aseguru konpainia batek egindako aseguru polizarako proposamenaren aurrekontu xehekatua, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera.

h) Hizkuntzetako gaitasuna egiaztatzeko agiriak, deialdiko 3.3 puntuan ezarritakoari jarraikiz.

Ikasketak destinoko herrialdearen hizkuntza ez den hizkuntza batean egoki aprobetxatuz egitea posible bada, ikasketak zein hizkuntzatan egiten ahal diren egiaztatzen duen ikastetxearen ziurtagiria.

i) Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak).

j) Eskatzailearen lan egoeraren berri ematen duen aitorpena.

k) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

l) Bost edo sei minutuko bideo grabazio bat, zeinetan eskatzaileak, beka zein espezializazio artistikorako eskatzen duen, horren inguruko interpretazio edo aurkezpena eginen baitu. Arte plastikoetako espezialitateen kasuan, 25-30 argazkiko argazki-txostena aurkez daiteke bideoaren ordez.

5.2. Diru-laguntzaren eskaera oso-osorik beteta ez badago, eskatzaileari akatsa edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio, horren berri jakinarazi eta ondoko egunetik hasita.

6.-Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak tramitatuko ditu.

6.2. Kultura zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiko 7.3 atalean aipatutako entzunaldia eta elkarrizketa egiteko tokia adieraziko da.

Ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http//:www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/.

6.3. Eskaerak baloratzeko batzorde bat eratuko da, honako hauek osatuta: batzordeburua Kultura zuzendari nagusia izanen da edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, eta batzordekideak Deialdi eta Laguntza Ataleko burua, Programa Artistikoen Ataleko burua eta Kultura zuzendari nagusiak izendatutako zortzi aditu (ondoko espezialitateetako bakoitzeko bi: arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak, musika eta arte eszenikoak). Laguntza Bulegoko buruak, hitza izanik baina botorik ez, idazkari lana eginen du. Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena lotzailea izanen da. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordearen akta ikusita, deialdiaren gainean ebazteko proposamena aurkeztuko du.

7.-Balorazio irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaerak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Merezimendu akademikoak, gehienez ere 35 puntu, ondoren zehazten den baremoaren arabera:

Ikasketa espedientean batez besteko aritmetikoa lortzeko puntuazioa:

Nahikoa: 1 puntu.

Oso ongi: 2 puntu.

Bikain: 3 puntu.

Ohorezko matrikula: 4 puntu.

Ikasketa espedientearen batez besteko aritmetikoa:

1,25 baino gutxiago: balorazioa 5,60 puntu.

1,26tik 1,50era bitarte: balorazioa 9,80 puntu.

1,51tik 1,75era bitarte: balorazioa 14,00 puntu.

1,76tik 2,00ra bitarte: balorazioa 21,00 puntu.

2,01etik 2,50era bitarte: balorazioa 28,00 puntu.

2,51tik gora: balorazioa 35,00 puntu.

Aplikatu beharreko zuzenketa faktorea, egiaztatutako ikasketa mailaren araberakoa:

-Goi mailako ikasketak: 1,00.

-Erdi mailako ikasketak: 0,75.

b) Curriculum vitaea: gehienez ere 10 puntu, honela banatuta:

-2 puntu bitarte, gehienez ere 10 ordukoak diren ikastaroengatik.

-8 puntu bitarte, sariak, sariketak, erakusketak, lehiaketak, emanaldiak, 10 ordu baino gehiagoko ikastaroak eta abar direnean.

c) Ikasketa programaren kalitatea eta interes artistiko eta teknikoa, hala nola hautatutako ikastetxearen garrantzi akademikoa eta artistikoa, 15 puntu gehienez, honela banatuak:

-7,50 puntu bitarte, proposatutako ikasketa programarengatik.

-7,50 puntu bitarte, ikastetxearen garrantzi akademikoa eta artistikoarengatik.

d) Entzunaldiaren eta/edo elkarrizketaren emaitza, 40 puntu gehienez, honela banatuta:

-Izangaiaren sortzeko gaitasuna, aurkeztutako bideoaren edo txostenaren araberakoa, 15 puntu bitarte.

-Buruz buruko elkarrizketan edo entzunaldian adierazitako gaitasun artistikoa, 25 puntu bitarte.

Eskatzailea buruz buruko elkarrizketara edo entzunaldira joan ezik, deialditik baztertuko da.

7.2. Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatuta, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskabideak hobeki baloratzearren.

7.3. 7.d) puntuan aipatzen diren entzunaldiak eta elkarrizketak abuztuaren 20an hasiko dira, 10:00etan, eta abuztuaren 20an eta 21ean eginen dira.

7.4. Batzordeak bekaren bat eman gabe uzten ahalko du, deialdi honen helburua bermatzeko moduko maila tekniko edo artistikorik ez dagoela uste badu. Bekaren bat eman gabe gelditzen bada aurreko lerroaldean aipatu denarengatik edo espezialitateren batean izangairik ez izateagatik, batzordeak beste arlo artistiko batean ematea proposatzen ahalko du.

8.-Bekak luzatzea.

8.1. Interesdunek hala eskatuta, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak bekak luzatzen ahalko ditu, hasitako ikasketekin jarraitu ahal izateko. Luzapenak ez dira inolaz ere bi baino gehiago izanen.

8.2. Aurreko deialdietan emandako beken luzapenak oinarri arautzaile hauen araberakoak izanen dira.

8.3. Eskaerak 2009ko ekainaren 3tik uztailaren 3ra bitarte aurkezten ahalko dira.

8.4. Luzapenaren eskatzaileak ondoren aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu:

a) Beka luzatzeko eskaera, deialdi honetako III. eranskinean ageri den eredua erabiliz.

b) Bidaiaren eta matrikularen gastuen eta aseguru konpainia batek egindako aseguru polizarako proposamenaren aurrekontu xehekatua, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera.

c) Egindako ikastaroaren ziurtagiria edo kalifikazio baliokidea aurkeztea, gainditu duela azaltzeko.

d) Egindako ikasketen eta jarduera artistikoen memoria, eta, horren barnean, aprobetxamendua frogatzen duen dokumentazio eta material guztia, deialdi honen 12.2.d) puntuan ageri diren alderdiekin bat. Ez dute aurkeztu beharko aurreko kurtsoko bekaren azken ordainketaren frogagiri gisa aurkeztu zuten onuradunek.

e) Eskatzaileak luzapena zein ikastarotarako eskatu duen, ikastaro horretan onartu dutela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua. 8.3 puntuan adierazitako epean dokumentazio hori eduki ezean, ikastetxean onartzeko eskaeraren fotokopia erantsiko da.

f) Deialdi honen xedearekin lotutako beste inolako laguntzarik ez duela eta ez duela halakorik eskatu adierazten duen aitorpena.

g) Eskatzailearen lan egoera eta ordainsaririk ez duela azaltzen duen aitorpena.

8.5. Eskaerak 6.3 puntuan aipatutako ebaluazio batzordeak baloratuko ditu. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordearen akta ikusita, luzapenak emateko proposamena aurkeztuko du.

8.6. Batzordeak eskatu den memoria baloratuko du. Memoria hori aurreko kurtsoko bekaren azken ordainketaren frogagiri gisa aurkeztuko da edo berariaz prestatuko da luzapena eskatzeko.

9.-Diru-laguntza emateko ebazpena.

9.1. Kultura zuzendari nagusiak, hilabeteko epean, entzunaldiak eta elkarrizketak egiten direnetik hasita, ebazpena emanen du bekak eta luzapenak emateko.

9.2. Ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: http//:www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.

9.3. Kasuan kasuko ikastetxean onartuak izateko egutegi ofizialagatik, eskabideak aurkezteko epean, eskatutako programan onartuak izan direla frogatzen duten agirien fotokopia konpultsatuak ezin aurkeztu izan dituzten esleipen-hartzaileei baldintzapean emanen zaie beka eta luzapena, alegia, aurtengo urriaren 20a baino lehen onarpen hori aurkeztu beharko dute.

9.4. Bekak eta luzapenak eman direla jakinarazi ondoren, esleipen-hartzaileek gehienez ere 15 egun naturaleko epea izanen dute Deialdi eta Laguntza Atalean honako dokumentazio hau aurkezteko:

a) Irakasleak edo ikastetxeak egindako ziurtagiria, ikastaroaren hasiera data, irakasgaiak eta asteko orduak adieraziko dituena.

b) Matrikularen eta bidaiaren gastuak, gorputz-istripuetarako aseguru poliza edo bidaiako laguntza asegurua eta dagozkien frogagiriak.

c) Ikasturteko bizilekuaren helbide eguneratua, bai eta posta elektronikoa eta telefono finkoa edo sakelekoa.

10.-Onuradunen betebeharrak.

10.1. Hiruhileko bakoitzaren bukaeran, epe horretan ikasketak aprobetxamenduz egin direla egiaztatzeko irakasleak edo ikastetxeak luzatuko duen egiaztagiria aurkeztu beharko da Deialdi eta Laguntza Atalean.

10.2. Ikasketak egin direla eta zer gastu izan diren Deialdi eta Laguntza Atalean frogatu beharko da.

10.3. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

10.4. Ikastaroa bukatutakoan, egindako ikasketei dagokien ziurtagiria eta ikasketen memoria bidali beharko dira Deialdi eta Laguntza Atalera.

10.5. Deialdi eta Laguntza Atalari jakinarazi beharko zaio prestakuntza programaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Programan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

10.6. Beka izateak Kultura Zuzendaritza Nagusiaren hedapen artistikoen programetan parte hartzeko konpromisoa ekarriko dio onuradunari, bi aldeak ados daudela, eta parte-hartze horrek ikasketen bilakaera egokian oztoporik sortzen ez badu.

10.7. Beka hauek sustatzen duten ikasketetan sakontzeko aldia bukatuta, onuradunek Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen kontzertu, erakusketa edo antzezpen batean parte hartuko dute.

11.-Osasun laguntza.

11.1. Laguntza hauek jasotzen dituzten bekadun guztiek babestuta egon beharko dute gorputz-istripuetarako aseguru poliza baten bitartez.

11.2. Atzerrian ikasten duten bekadunek, Gizarte Segurantzaren edo horren baliokidearen babesa ikasten duten herrialdera hedatzerik ez badute, bidaiako laguntzaren aseguru poliza bat sinatuko dute. Aseguru horrek gastu medikoak eta ospitalekoak ere hartuko ditu ikasketa garaian gaixotu, istripua izan, sorterriratu edo hilez gero.

12.-Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Bekaren zenbateko osoa kontzeptu hauen batuketa izanen da: matrikula eta/edo hilekoak, joan-etorriak, ostatua eta aseguru poliza.

a) Matrikularen eta/edo hileko ordainketen kontzeptuaren zenbatekoa kostuaren %100ekoa izanen da, eta 4.000 euro gehienez.

b) Bekadunak joan-etorrietarako diru-laguntza jasoko du, gastu horiek justifikatu ondoren, eta behin baizik ez, hain zuzen, ohiko bizilekutik bekaren xede diren ikasketak egiteko ikastetxera joan eta etortzeko gastuen %100.

c) Egonaldiagatik, eta ikasketak egiazki egiten dituen bitartean, bekadunak 800 euro jasoko ditu hilean ikasketak Espainian egiten baditu, eta 1.000 euro, aldiz, atzerrian egiten baditu.

d) Onuradunak, aseguru polizaren gastuetarako emandako diru kopurua jasoko du, haiek justifikatu ondoren. Gehienez ere 100 euro jasoko ditu oinarri hauen 11.1 puntuan aurreikusitako egoeran baldin badago, eta gehienez 600 euro 11.2 puntuan aurreikusitakoa aplikatzekoa baldin bada.

12.2. Emandako beken zenbatekoa honela ordainduko da:

a) Lehen zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da ondoko frogagiriak aurkeztea 2009ko urriaren 20a baino lehen:

-Matrikularen egiaztagiriak.

-Onuradunak ikastaroa hasi duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

-Bidaiaren faktura.

-Kasuan kasuko aseguru polizaren fotokopia konpultsatua.

b) Bigarren zatiaren ordainketa egin ahal izateko, epe horretan egindako ikasketak aprobetxamenduz egin direla egiaztatzeko irakasleak edo ikastetxeak luzatuko duen egiaztagiria aurkeztu beharko da 2010eko urtarrilaren 15a baino lehen.

c) Hirugarren zatiaren ordainketa egin ahal izateko, epe horretan egindako ikasketak aprobetxamenduz egin direla egiaztatzeko irakasleak edo ikastetxeak luzatuko duen egiaztagiria aurkeztu beharko da 2010eko martxoaren 26a baino lehen.

d) Azken zatia ordaindu ahal izateko, egindako ikastaroaren ziurtagiria eta ikasketen memoria aurkeztu beharko dira 2010eko uztailaren 3a baino lehen eta, horretan, honako hauek jasoko dira:

Ikastaroko irakasgaien eta edukien zerrenda.

Ikastetxeko irakasle bakoitzaren txosten zehatza, ikasleak izan duen bilakaerari buruzkoa.

Ikastaroan egindako jarduerak eta horien balorazioa.

Egindako ikastaroaren ebaluazio txostena.

Ikastaroari buruz norberak egindako balorazio zehatza.

e) Ikasturtearen hasiera data oro har ezarritakoa ez bada, frogagiriak eta ordainagiriak aurkezteko epeak horren arabera egokituko dira.

13.-Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

13.1. Beka hau xede edo helburu bera duen beste edozein diru-laguntzarekin bateraezina da.

13.2. Interesdunak ordainsaririk jasotzen badu, ezin izanen du jaso beka hauetan ezarri den egonaldi kontzeptuari dagokion laguntza.

14.-Itzulketa.

Onuradunak ikasketa programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

15.-Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. titulua hartuko da aintzat.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

16.-Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa eta aplikatu beharreko gainerako arauak aplikatuko dira.

17.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Oinarrizko Zikloaren edo Erdi Mailaren (B1) ziurtagiriaren baliokideak diren tituluen zerrenda:

Britainia Handiko hezkuntza sistema:

-Certificate of Proficiency in English (Cambridgeko unibertsitateak emana).

-Passed Grade Twelve (12. gradua), Trinity Collagek emana.

-Higher Level (Oxfordeko unibertsitateak emana).

Italiako hezkuntza sistema:

-Certificado di Conoscenza della Lengua Italiana (Livello5 Cel15) Italiako Kultura Institutuarena, Perugiako Atzerritarrentzako Unibertsitateak emana.

Alemaniako hezkuntza sistema:

-Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS).

-Sentarle Oberrstunfenprüfung (ZOP).

-Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS).

Frantziako hezkuntza sistema:

Frantziako Goi Ikasketen diploma, Frantziako Hezkuntza Ministerioak emana.

-Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF) B1, B2, B3 eta B4.

-Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF) C2.

-Diplôme Superieur d?etudes Françaises Modernes, Aliantza Frantsesak emana (1990. urtea baino lehen emandakoak).

Portugaleko hezkuntza sistema:

-Diploma Universitario de Portugués Lengua Estrangeira (DUPLE).

II. ERANSKINA

Eskabide eredua (bi ale aurkeztu)

Jauna/andrea:

NAN/IFZ:

Helbidea:

Kalea:

P.K.:

Telefonoa:

  • Bere izenean.
  • Honako hau ordezkatuz

(ezabatu behar ez dena):

Jauna/andrea:

NAN/IFZ:

Helbidea:

Kalea:

PK:

Telefonoa:

Ondokoa aurkeztu du:

Arte ikasketetan sakontzeko 2009ko beken deialdirako eskaera, ....................... (e)k ........(e)ko ........aren ......(e)an emandako ..../2009... Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2009ko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......koa).

Destinoa: Deialdien eta Laguntzen Atala.

Eta oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkeztu ditu:

a) 3.1. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak. ?

b) Deialdi honen xedearekin lotutako beste inolako laguntzarik ez duela eta ez duela halakorik eskatu adierazten duen aitorpena. ?

c) Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, lortu zituen kalifikazioak adierazten dituena, bai eta noiz atera zituen ere. ?

d) Curriculum vitae-a, alegatzen dituen merezimenduen frogagiri eta guzti. ?

e) Egin beharreko ikasketa programaren deskribapen zehatza, ikastaroak, ikasgaiak, hasiera eta bukaera datak eta eskatzaileak interesgarritzat jotzen dituen gainerako datuak adierazita. ?

Aipatu deskribapena gehienez ere bost orrialdekoa izanen da eta ikasketa programari buruzko dokumentazio ofiziala erantsiko zaio (ikastaroaren egutegia, liburuxkak, inprimakiak, etab.).

f) Eskatzailea ikasketa programan onartu dutela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua. 4.2 puntuan adierazitako epean dokumentazio hori eduki ezean, ikastetxean onartzeko eskaeraren fotokopia konpultsatua erantsiko da. ?

g) Bidaiaren eta matrikularen gastuen eta aseguru konpainia batek egindako aseguru polizarako proposamenaren aurrekontu xehekatua, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera. ?

h) Hizkuntzetako gaitasuna egiaztatzeko agiriak, deialdiko 3.3 puntuan ezarritakoari jarraikiz. ?

Ikasketak destinoko herrialdearen hizkuntza ez den hizkuntza batean egoki aprobetxatuz egitea posible bada, ikasketak zein hizkuntzatan egiten ahal diren egiaztatzen duen ikastetxearen ziurtagiria.

i) Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak). ?

j) Eskatzailearen lan egoeraren berri ematen duen aitorpena. ?

k) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua. ?

l) Bost edo sei minutuko bideo grabazio bat, zeinetan eskatzaileak, beka zein espezializazio artistikorako eskatzen duen, horren inguruko interpretazio edo aurkezpena eginen baitu. Arte plastikoetako espezialitateen kasuan, 25-30 argazkiko argazki-txostena aurkez daiteke bideoaren ordez. ?

2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoaren ondorioetarako, eskabidea aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

4. Eskaera honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak sartu, zuzendu eta ezabatzeko prozedurak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan eginen dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

.................(e)n, 2009ko .............aren ..............(e)an

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua (bi ale aurkeztu)

Jauna/andrea:

NAN/IFZ:

Helbidea:

Kalea:

PK:

Telefonoa:

  • Bere izenean
  • Honako hau ordezkatuz

(ezabatu behar ez dena):

Jauna/andrea:

NAN/IFZ:

Helbidea:

Kalea:

PK:

Telefonoa:

Arte ikasketetan sakontzeko beken 2009ko deialdirako eskaera, ....................... (e)k ........(e)ko ........aren ......(e)an emandako ..../2009... Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2009ko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).

Destinoa: Deialdien eta Laguntzen Atala.

Eta oinarri arautzaile horietan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkeztu ditu:

m) Bidaiaren eta matrikularen gastuen eta aseguru konpainia batek egindako aseguru polizarako proposamenaren aurrekontu xehekatua, 11. oinarrian ezarritakoaren arabera. ?

n) Egindako ikastaroaren ziurtagiria edo kalifikazio baliokidea aurkeztea, gainditu duela azaltzeko. ?

o) Egindako ikasketen eta jarduera artistikoen memoria, eta, horren barnean, aprobetxamendua frogatzen duen dokumentazio eta material guztia, deialdi honen 12.2.d) puntuan ageri diren alderdiekin bat. Ez dute aurkeztu beharko aurreko kurtsoko bekaren azken ordainketaren frogagiri gisa aurkeztu zuten onuradunek. ?

p) Eskatzaileak luzapena zein ikastarotarako eskatu duen, ikastaro horretan onartu dutela frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua. 8.3 puntuan adierazitako epean dokumentazio hori eduki ezean, ikastetxean onartzeko eskaeraren fotokopia erantsiko da. ?

q) Deialdi honen xedearekin lotutako beste inolako laguntzarik ez duela eta ez duela halakorik eskatu adierazten duen aitorpena. ?

r) Eskatzailearen lan egoera eta ordainsaririk ez duela azaltzen duen aitorpena. ?

2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian ezarritakoaren ondorioetarako, eskabidea aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

4. Eskaera honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak sartu, zuzendu eta ezabatzeko prozedurak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan eginen dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

.................(e)n, 2009ko .............aren ..............(e)an

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua.

Iragarkiaren kodea: F0911861