50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

103/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2008-2010 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen 2009ko deialdia onesten duena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 30eko 194/2008 Foru Aginduaren bidez, 2008-2010 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren. Agindua 2008ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 16an.

Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko programa, Espainiak 2008-2010 hirurterako aurkeztua Kontseiluaren 797/2004 (EE) Erregelamenduari jarraikiz, Batzordeak 2007ko abuztuaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen.

Adierazitakoarekin bat, foru agindu honen bidez, 2008-2010 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak emateko 2009ko deialdia egin zen.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2008-2010 hirurterako Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien Programa Nazionalaren barnean erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak emateko 2009ko deialdia onestea.

2. 2009an eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta maiatzaren 30ean amaituko.

3. 47.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2009ko gastuen aurrekontuko "Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea (NBEUF)" izeneko 711001-71310-4700-412205 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0912124