50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

102/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2009an Nafarroako azienda hazleen elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren maiatzaren 21eko 154/2007 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako azienda hazleen elkarteei laguntzak emateko arauak ezarri ziren. Agindu hori aldatu egin zen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 23ko 337/2008 Foru Aginduaren bidez.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta arau proiektua goian aipatu bezala erregistratu zuen, XA102/2007 zenbakiarekin.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Foru lege horretan ezarritako baldintzak betetzen direnez eta araubideak 2013ra arteko indarraldia duenez, bidezkoa da, foru agindu honen bitartez, Nafarroako azienda hazleen elkarteei laguntzak emateko 2009ko ekitaldirako deialdia onestea.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2009an Nafarroako azienda hazleen elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia onestea.

2. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. 750.000 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2009ko gastuen aurrekontuko "Elkarteentzako diru-laguntzak, abeltzaintza sustatzeko" izeneko 711001 71310 4819 412200 kontu-sailaren kargura. Diru hori foru agindu honen ondoriozko gastu konpromisoei erantzuteko izanen da.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0912118