I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
101/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2009an polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak emateko deialdia onesten duena.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, uztailaren 30eko 420/2008 Foru Aginduaren bidez, 2009an polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta 2008rako deialdia onetsi zuen. Foru agindua 2008ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an.
Foru agindu honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen mende daude (Batzordeak 2007ko abenduaren 20an emandako 1535/2007 EE Erregelamendua, Europar Batasuna osatzeko Ituneko 87. eta 88. artikuluak nekazaritza produktuen ekoizpenaren sektorean "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa).
Azaldu denarekin bat, foru agindu honen bidez, 2009an polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak emateko dei egiten da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 30ean eman 420/2008 Foru Aginduan aipatzen dira arauak aplikatuko dira.
Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean 2009an polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak emateko deialdia onestea.
2. Eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta argitaratzen denetik 30 egun pasata bukatuko da.
3. 75.000 euroko gastua baimentzea, 2009. urterako Nafarroako gastuen aurrekontuko "Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntzak. Polinizazioa" izeneko 711001-71310-4700-412206 kontu-sailaren kargura.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
Iragarkiaren kodea: F0912115