50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

JENDAURREKO INFORMAZIOA, administrazio baimenerako eskaerari buruzkoa, honako proiektuaren instalazioak eraikitzeko: "APA adarra, Los Arcos (Nafarroa) gas naturalaz hornitzeko".

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A. Helbidea: Gipuzkoako etorbidea 40, 1.a, 31012 Iruña.

Eskaeraren xedea:

Administrazio baimena, proiektu honen instalazioak eraikitzeko: "APA adarra, Los Arcos (Nafarroa) gas naturalaz hornitzeko".

Onura publikoa duela adieraztea.

Instalazioen deskribapena:

Gas Natural Transporte SDG S.A.rena den APB Larraga-Los Arcos bigarren mailako garraioko gasbidearen G-07.01.5 kokalekutik abiatzen da adarra. Perguitako industrialde ondoan kokatuko da, ipar-mendebaldera joko du eta, 80 bat metro eginik, AR-02 APA/MPB erregulazioko armairua ezarriko da; hortik aterako da Los Arcosko herrigunea hornituko duen sarea. Gainerako adarra industrialdeko bidean barna igarotzen da, hortik abiatuko baitira KIBSE eta Biodiesel plantako industrietarako harguneak.

Adarra 551 metro luze da (beste 16 metro gehiago Los Arcosko hargunerako), altzairuzkoa eta 6"ko diametroa du, L 245 graduko kalitatekoa; gainera, beste 3 metro KIBSE industriarako hargunerako, altzairuzkoa, 4"ko diametrokoa.

Diseinuko presioa 16 bar-ekoa da, tenperatura 15º C-ekoa eta aurreikusitako emaria 923 Nm³/h-koa.

Aurrekontua: 119.054,76 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak zortasuna ezartzeko galdatzen du, eta jarraian adierazten diren finkak presaz okupatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1-5. solairua; Iruña). Bertan, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean; orobat, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro edo bulegoetan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 11n.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

APA ADARRA, LOS ARCOS HORNITZEKO

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Finken kodea

Titularrak

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Zortasuna

Aldi bat. okup.

Balb.-Arm.

Pol.

Lurz.

Lur

mota

m.l.

m²

m²

unit.

m²

Los Arcosko udal mugapea

AC-AC-001,001VA eta 003

Navarra de Suelo Industrial S.A.

114

342

906

1

4

5

937

Lehorreko alorra

Tomás Caballero parkea 2, 3.a-2. bul.

31006 Iruña (Nafarroa)

AC-AC-002002VA,002AR eta 004

Navarra de Suelo Industrial S.A.

274

822

2996

6

26

5

936

Lehorreko alorra

AC-AC-005

Navarra de Suelo Industrial S.A.

53

159

526

0

0

5

935

Lehorreko alorra

AC-AC-006

Navarra de Suelo Industrial S.A.

16

48

164

0

0

5

934

Lehorreko alorra

AC-AC-007 eta 007VA

Los Arcosko Udala

93

279

950

1

4

5

91260

Bidea

Los Fueros, 7

31210 Los Arcos (Nafarroa)

Laburdurak

Aldi bat. okup.: aldi baterako okupazioa; Balb.-VA: balbulak; Arm.-AR: erregulazio eta neurketako armairuak; Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia

Iragarkiaren kodea: F0911867