I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
JENDAURREKO INFORMAZIOA, administrazio baimenerako eskaerari buruzkoa, honako proiektuaren instalazioak eraikitzeko: Gas Navarra, S.A.ren lotura puntua, Larragako udal mugapean (Nafarroa).
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta Energia elektrikoa baimentzeko prozedurei buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean egonen da administrazio baimenerako eskaera hau:
Eskatzailea: Gas Natural Distribución SDG, S.A. Helbidea: Avenida de América, 38; 28028 Madril.
Eskaeraren xedea:
Administrazio baimena, lotura puntuko instalazioak eraikitzeko Gas Navarra, S.A.rentzat, baita tentsio ertaineko aireko linea, transformazio zentroa eta behe tentsioko lur azpiko linea ere Larragako udal mugapean (Nafarroa).
Onura publikoa duela adieraztea.
Instalazioen deskribapena:
Larraga, Berbintzana eta Miranda Argako udalerriak gas naturalaz hornitzearren, lotura puntuko instalazioak eraiki behar dira Gas Navarrarentzat; hain zuzen, Tafalla-Allo-Lizarra gasbidearen EM-E04-1 kokalekuan, Larragako herrigunearen hego-ekialdean. Karga-harguneko Te baten bidez eginen da konexioa. Kokalekuan G-65 neurketa estazio bat eraiki gogo da. Sarrera eta irteerako hoditeriak 4"ko diametroa izanen du, eta L-245 graduko altzairuzkoa izanen da.
Hargune elektrikorako behar diren hedakuntza eta loturako instalazioak sartzen dira proiektuan, hau da, 13,2 kV-ko aireko linea, 50 kVA, 20-13,2/0,4 kV-ko transformazio zentroa eta behe tentsioko lur azpiko linea. Iberdrola S.A.U.rena den "STR Mendigorria-Larraga" izeneko linean konektatuko dira instalazio horiek, T deribazioan. Linea 101 metro luze da, LA-56ko eroalekoa eta zirkuitu sinplea osatzen du; 2 euskarri metaliko ditu eta transformadorea linearen bukaerako euskarrian ezarriko da.
Aurrekontua: 233.211,56 euro.
Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.
Hori horrela, eskaera egin duen enpresak zortasuna ezartzeko galdatzen du, eta jarraian adierazten diren finkak presaz okupatzeko.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1-5. solairua; Iruña). Bertan, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean; orobat, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro edo bulegoetan.
Iruñean, 2009ko martxoaren 11n.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.
Gas Navarra S.A.ren lotura puntua Larragan (Nafarroa) Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda |
FINKAREN KODEA | TITULARRAK | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
T. | ZORT. | ALDI BAT. OKUP. | EUSKARRIAK | BEHIN BETIKO OKUP. | POL. | LURZ. | LUR MOTA |
m.l. | m² | m² | unit. | m² | m² |
Larragako udal mugapea |
LM-LA-001PO | Alejandro Ibáñez Martínez-Morentin Cofradía, 75 31251 Larraga (Nafarroa) | GS | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 235 | 3 | 1035 | Olibadia |
LM-LA-005PO eta LE | Larragako Udalaren herrilurra Los Fueros plaza, 1 31251 Larraga (Nafarroa) | LS GS | 4 25 | 8 75 | 16 0 | 0 0 | 0 0 | 0 2143 | 3 | 1024 | Lehorreko alorra |
LM-LA-006PO, 70LE eta 73EPC | Larragako Udala Los Fueros plaza, 1 31251 Larraga (Nafarroa) | LS EP GS | 9 14 0 | 18 14 0 | 36 56 0 | 0 0 0 | 0 0 0 | 0 0 36 | 3 | 91970 | Bidea |
LM-LA-065LE | Antonio de Esteban Ancheta Leodegario de Esteban Ancheta M.ª Carmen de Esteban Ancheta Mayor, 41 31252 Berbintzana (Nafarroa) | LA | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 3 | 107 | Lehorreko alorra |
LM-LA-066LE | M.ª Pilar de Esteban Ancheta Baja, 30-2.º 31252 Berbintzana (Nafarroa) | LA | 65 | 130 | 260 | 0 | 0 | 0 | 3 | 1019 | Lehorreko alorra |
LM-LA-067LE | Ebroko Ur Konfederazioa P.º Sagasta, 26-28 50006 Zaragoza (Zaragoza) | LA | 14 | 28 | 54 | 0 | 0 | 0 | 3 | 91210 | Erreka |
LM-LA-068LE eta 71EPC | Larragako Udalaren herrilurra | EP LA | 87 30 | 87 60 | 216 113 | 0 1 | 0 2 | 40 0 | 3 | 1021 | Larrea |
LM-LA-069LE eta 72EPC | Juan Carlos Visus Asenjo Nueva, 33 31252 Berbintzana (Nafarroa) | EP LA | 33 10 | 33 20 | 130 34 | 0 0 | 0 0 | 0 0 | 3 | 1020 | Olibadia |
Laburdurak:
T.: ukipen mota; GS: gasifikazioa; PO: kokalekua; LS: lur azpiko linea elektrikoa; LA: aireko linea elektrikoa; EP: babes katodikoko estazioa; Zort.: bide zorra; Aldi bat. okup.: aldi baterako okupazioa; Behin bet. okup.: behin betiko okupazioa; Pol.: poligonoa; Lurz.: lurzatia
Iragarkiaren kodea: F0911865