I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
ERABAKIA, 2009ko martxoaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Nafarroa 2009 Plana. Lehentasunezko jarduketa: LO 20 autobia Recajoko lotura arte luzatzea eta Donejakue bideko A 12 autobiarekin lotzea" egiteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.
2007ko urriaren 19an "LO 20 eta N 232 errepideak Iruña-Logroño autobiarekin lotzea. Recajo-Logroño tartea" izeneko proiektua jendaurrean jartzea eta proiektua behin betiko onetsi zen. 2007ko azaroaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (282. zenbakia) argitaratu zen.
2009ko urtarrilaren 12an, Sustapen Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak lankidetza hitzarmena izenpetu dute Done Jakue Bideko A12 Autobia egiteke dagoen A68 Autobiari lotzeko eta A68 Autobia AP68 Autobideari lotzeko obrak burutzeko.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 4/2009 Foru Aginduaren bitartez "LO 20 eta N232 errepideak Iruña-Logroño autobiari lotzea. Tartea: Recajo-Logroño" proiektuak aurrerantzean, NAFARROA 2012 PLANA. Lehentasunezko jarduketa: LO 20 autobia Recajoko lotura arte luzatzea eta Donejakue bideko A 12 autobiarekin lotzea" izanen denak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea ireki eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zuen.
Ikusita hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia duela eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak proposatuta,
ERABAKI DU:
1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: LO 20 autobia Recajoko lotura arte luzatzea eta Donejakue bideko A 12 autobiarekin lotzea" proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
2. Ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 734.413,48 eurokoa da. Horietatik 234.413,48 euro 2009ko aurrekontuko "Azpiegituretarako lurren desjabetzea" izeneko 610000 61340 6001 453200 kontu-sailaren kargura ordainduko dira eta gainerakoa, hots, 500.000 euro, 2010eko aurrekontuan egokituko den kontu-sailaren kargura.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea agortzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salan inpugnatu, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari (Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa), Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari eta Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0912081