I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
ERABAKIA, 2009ko martxoaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Artaxoako jarduera ekonomikoetako arearen urbanizazioa. Kanpoko zerbitzuak" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.
Artaxoak Udalak 2008ko urriaren 9an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurrean egoteko epea bukatuta alegaziorik aurkeztu gabe, Artaxoako Udalaren Osoko Bilkurak, 2009ko otsailaren 12ko Erabakiaren bidez, behin betikoz onetsi zuen aipatutako proiektua.
Artaxoako Udalak desjabetzak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazteko eskatu du argudiatuz gaurko egoera ekonomikoa dagoen bezala egonik, Artaxoan industria zoruaz dagoen eskaria berehala asetu behar dela, haren urritasunak alderdi horretara enpresa berriak ekartzea oztopatu eta herriko enpresa txikiak behar bezalako baldintzetan ari daitezen eragozten baitu eta honek ekar lezake industria jardueren lekualdatzea.
Nafarroako Gobernuak, Artaxoako Udalak adierazi dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik eta Artaxoako Udalak balio justua pagatzeko behar den kreditua atxiki duela egiaztaturik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 57b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, adierazten da presakoa dela ""Artaxoako jarduera ekonomikoetako arearen urbanizazioa. Kanpoko zerbitzuak" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea agortzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salan inpugnatu, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoen ordez, aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
3. Erabaki hau Artaxoako Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2009ko martxoaren 16an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0912080