I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
12/2009 ERABAKIA, otsailaren 24koa, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2009. urterako plantilla organikoa onesten duena.
Uztailaren 5eko 18/2001 Foru Legeak Nafarroako ikus-entzunezkoen jarduera arautu eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua sortu zuen. Haren 32. artikuluan ezartzen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren zerbitzuan diharduten langileak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien legeriaren menpe egonen direla.
Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren Estatutu Organiko eta Funtzionamenduzkoaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, plantilla organikoa onesteko eskumena Osoko Bilkurari dagokio.
2008ko uztailaren 15ean Foru Exekutiboko langileen gastua geldiarazteko onetsi ziren neurrietan Nafarroako Gobernuak jarraitutako ildoarekin bat, komenigarritzat jo da NIEKeko 2009. urterako plantilla organikoa ekainaren 19ko 55/2008 Erabakiaren ondoren finkaturik gelditu zen bezala onestea, inolako aldaketarik egin gabe.
Horrenbestez, 2009ko otsailaren 24an egindako bilkuran, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak ondoko Erabakia hartu du:
ERABAKIA:
1. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren 2009ko plantilla organikoa, eranskinean ageri dena, onestea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2009ko otsailaren 24an.-Kontseiluburua, Ramón Bultó Llevat.
LANPOSTUA | KOPURUA | MAILA | ERABATEKO D. | BATERAEZINTASUNA | LANPOSTUA | MAILA OSAG. |
Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) | 1 | A | - | 35 | 18,72 | - |
Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa) | 1 | A | - | 35 | 13,72 | |
Goi mailako tituluduna (kazetaria) | 1 | A | - | 35 | 13,72 | - |
Erdi mailako teknikaria. | 1 | B | - | 35 | 6,15 | - |
Administrari laguntzailea | 1 | D | - | - | 13,65 | 12 |
B) Behin-behineko langileak
LANPOSTUA | KOPURUA | IZENDAPEN LIBREA |
Kontseiluburuaren idazkaria. | 1 | X |
Kudeatzailea. | 1 | X |
Iragarkiaren kodea: F0911726