II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA
Biltzarreko Burutzaren 4/2009 ebazpena.
Datu pertsonaleko fitxategien arauketa
Bidasoa eta Berroaran Mendietako Administrazio Biltzarrean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzekin bat.
Ebatzi dut:
1. Mendietako Biltzarrak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:
Fitxategiaren izena |
Administrazio orokorraren fitxategia |
Enkanteen esleipenen fitxategia |
Eranskina: fitxategien deskribapena
ADMINISTRAZIO OROKORRAREN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Administrazio orokorraren fitxategi mistoa |
Informazioa erabiltzeko sistema | Partez automatizatua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Mendietako Biltzarraren kontabilitatearen kudeaketa ahalbidetzea |
Ukituak | Mendietako Biltzarrarekin harremana duten guztiak, hornitzaileak, laguntzaileak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa Biltzarraren eskutan utzita |
Bilketan erabilitako euskarria | Papera, faxa, posta elektronikoko igorpenak |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernuari, Ogasun Departamentuari; PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea, BEZari buruzko 19/1992 Legea |
Nazioarteko transmisioak | Ez da halakorik eginen |
Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Mercaderes karrikako 9an, Donezteben |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
X | Prestakuntza/tituluak |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Bankuko datuak |
ENKANTEEN ESLEIPENEN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Enkanteen esleipenak egiteko fitxategi mistoa |
Informazioa erabiltzeko sistema | Partez automatizatua | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Enkanteen deialdia, esleipena eta kontrola, eta gero, haien betearazpenaren kontrola |
Ukituak | Enkanteetan parte hartzen dutenak eta haien esleipena hartzen dutenak |
Datuak nola biltzen diren | Parte hartzeko agiriak aurkeztuta |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Agiriak biltzeko kopak |
Datuen komunikazioa | Ez da halakorik eginen |
Nazioarteko transmisioak | Ez da halakorik eginen |
Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Mercaderes karrikako 9an, Donezteben |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Bankuko datuak |
x | Kredituak/maileguak/abalak |
MERKATARITZA ARLOKO DATUAK |
x | Negozioko jarduerak |
1. Mendietako Biltzarraren fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.
2. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Donezteben, 2009ko martxoaren 24an.-Biltzarreko burua, José Miguel Celayeta Lastiri.
Iragarkiaren kodea: L0912503