50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLLARAN

Aldaketa xehakatua Ollarango Udal Planaren 7.2.6 artikuluan. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2009ko urtarrilaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera onestea Ollarango Udal Planean aldaketa egitea, zehatz-mehatz, Hiri Lurzoruko Hirigintzako Araudi Partikularraren 7.2.6 artikuluan, erabilera guztien baldintzez ari baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ollon, 2009ko martxoaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0912505