II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ERRIBERRI
Aldaketa, Hirigintzako Udal Plan Orokorreko
determinazio xehakatuetan
Erriberriko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki du aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Plan Orokorrean, honako hauek lortu beharrez: soberako lurzatiaren definizioa; haren kalifikazio aldaketa, beheko solairuan ekipamendu eta etxebizitzetarako erabilera izan dezan, eta partez Udalaren ekipamenduetarako lurzatian sartzea, eta partez UC1 unitatean, espedientean dagoen proiektuan zehatz-mehatz jasotzen den bezala.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, horretarako hogeita hamar eguneko epea baita, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Erriberrin, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L0912494