Iragarkia
50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
437/2009 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostu bat sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.
Ikusirik Gobernu Kontseiluak 2007ko azaroaren 12an hartutako erabakia, zeinak unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak sortzen baititu.
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren lehen xedapen iragankorrak, apirilaren 1eko 338/2005 Errege Dekretuak aldatzen duen uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, eta otsailaren 9ko 188/2007 Errege Dekretuak, zeinak arautzen baititu Unibertsitateko Irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema eta dagozkien sarbide-lehiaketen erregimena, eta NUPeko Estatutuak onesten dituen Nafarroako Gobernuaren 110/2003 Foru Dekretuak, maiatzaren 12koak, 80. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraiki, eta, halaber, Gobernu Kontseiluak 2004ko ekainaren 22an onetsitako erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen Arautegiak ezarritakoarekin bat etorriz.
Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.
Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik
Kontu-hartzailearen txostena izanda
Lege indardunek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.-Lehiaketa publikorako deialdia egitea Unibertsitate Irakaskidegoetako lanpostua, deialdiaren I. eranskinean datorrena, betetzeko.
Bigarrena.-Deialdia arautzen duten oinarriak, ebazpen honekin batera doazenak, onestea.
Hirugarrena.-2009ko gastuen aurrekontuetako I. kapituluan xede horretarako ezarrita dauden kontusailei egotziko zaie lanpostuak betetzeko egindako gastua.
Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Deialdiaren oinarriak
Lehenengoa.-Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoa aldatzen duen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak; uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, zeinak arautzen baititu Unibertsitateko Irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema eta dagozkien sarbide-lehiaketen erregimena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2004ko ekainaren 22an onetsitako erabakiak arautuko dute lehiaketa hau, eta ordezko izaerarekin, Estatuko funtzionario zibilen legeria orokorrak, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak.
Bigarrena.-Lehiaketa honetan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:
a) Espainiarra izatea. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek baldintza berberetan parte hartu ahalko dute. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, nazionalitatea duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, beraien kontura bizi badira.
Europar Batasuneko nazionalitaterik izan ez eta gaikuntza duten atzerritarrek ere parte hartu ahalko dute sarbide-lehiaketan, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuaren 15. artikuluaren 4. atalean ezarritako baldintzak betetzen badira.
Hautaprobetan parte hartzeko eskaera aurkeztean, nazionalitatea egiaztatu behar da, bai eta, bidezkoa bada, ahaidetasun-harremana eta gurasoen kontura bizitzearen harremana ere, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere organismo publikoetako enplegu publikora sartzeko modua arautzen du.
Nazionalitatea eta deialdian eskatutako gainerako betekizunak dagozkien dokumentuen bidez egiaztatuko dira, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskumendunek egiaztaturik eta gaztelaniara itzulita.
b) Adina: hamazortzi urte beteak izatea, eta erretiroko adina gainditua ez izatea.
c) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.
d) Deialdiaren xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
e) Betekizun orokorrez gain, izangaiek egiaztatu behar dute gaituak daudela dagokion Unibertsitateko Irakaskidegorako eta jakintza arlorako, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuaren 15. artikuluan, eta sarbide-lehiaketetarako Arautegiaren 8.1.d) artikuluan ezarritako aurreikuspenekin bat etorriz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo beste Unibertsitate batean maila bereko edo handiagoko lanpostuan eta jakintza arlo berean irakasle lanpostua dutenek ez dute sarbide-lehiaketan parte hartzen ahalko, lanpostu horretan gutxienez bi urtez aritu ez badira, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuaren 17.7 artikuluan, eta sarbide-lehiaketetarako Arautegiaren 8.1.e) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bigarren oinarrian zerrendatutako betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukiko dira, eta karrerako funtzionarioaren lanpostuaz jabetu arte beteko dira.
Eskaerak
Hirugarrena.-Sarbide-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek igorriko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreari. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako edozein prozeduraren bidez:
a) Behar bezala betetako eskabidea, II. eranskineko ereduaren arabera.
b) Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo nortasun txartelaren fotokopia.
c) Bigarren eta hirugarren oinarrietan lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagiriak.
d) Ordaindu beharreko tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria.
Izangaiek 24 euro ordainduko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoari azterketarako eskubide gisa, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 07/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz. Diru-sarrera edo banku-transferentzia Nafarroako Rural Kutxan egingo da, 3008.0001.18.0700190523 zenbakidun kontu korrontean, honako hau adierazirik: "Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Irakasle funtzionario izateko lehiaketa". Eskubide hauek ez badira ordaintzen eskaerak aurkezteko epean, ez da zuzentzen ahal, eta, beraz, izangaia baztertua izango da.
Lanpostu batera baino gehiagotara aurkezten diren izangaiek eskaera bana aurkeztu behar dute lanpostu bakoitzeko, profil, maila eta jakintza arlo berekoak diren eta lehiaketa berean sartuta dauden lanpostuak ez badira.
Izangaiak onartzea
Laugarrena.-Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, errektoreak ebazpena emango du, gehienez 20 egun balioduneko epean, zeinak onartuen eta baztertuen zerrenda onetsi egingo baitu. Ebazpen hori, onartuen eta baztertuen zerrenda osoekin batera, eta baztertu izanaren zergatikoekin batera, Administrazio eraikineko (Arrosadiko campusa z/g) iragarki-oholean jarriko da, eta interneteko helbide honetan argitaratuko: http://www.unavarra.es, eta, gainera, izangaiei jakinaraziko zaie bakoitzak eskaeran idatzi duen helbidera bidaliz.
Ebazpen horren aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, errektorearen aurrean, hamar eguneko epean, jakinarazpena jaso, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela, epe berean, baztertzearen arrazoia zuzentzeko aukera izango dute. Epea amaitu eta gero, baztertzeko arrazoia zuzendu ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dituzte lehiaketatik.
Epe hori igaro eta gero erreklamaziorik aurkeztu gabe, edo aurkeztu direnak ebatzirik, errektoreak ebazpena emango du, izangaien zerrendak behin betiko bihurtuko dituena. Zerrenda horiek oinarri honetako 1. idatz-zatian ezarritako moduan argitaratu eta jakinaraziko dira.
Batzordeak
Bosgarrena.-Sarbide Batzordearen osaera deialdi honetako III. eranskinean agertzen dena da, zeinaren izendapena errektoreak uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuaren 16. artikuluarekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80. artikuluarekin bat etorriz egin baitu.
Batzordearen eraketari, ordezkapenari eta funtzionamenduari dagokionez, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuaren 6. artikuluan eta sarbide-lehiaketetarako Arautegiaren IV. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Batzordea gehienez bi hilabeteko epean eratu beharko da deialdia "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen denetik kontatzen hasita. Horretarako, batzordeburu titularrak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du, interesdun guztiei jakinaraziko zaiena deia egin dien egintzaren eguna baino hamabost egun natural lehenago gutxienez, eta deitutakoak honako hauek izango dira:
a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira. Egintza horretan, Batzordeak finkatu eta jendaurrean jarriko ditu lehiaketa balioesteko irizpideak, izangaien aurkezpen ekitaldia baino lehen, eta sarbide-lehiaketetako Arautegiaren VI. kapituluan ezarritakora egokitu beharko dira.
b) Lehiaketan parte hartzeko onartuak izan diren izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko. Adierazi egingo zaie zer egun, ordu eta tokitan egingo den. Horri begira, batzordearen eraketa-egintzaren egunetik aurkezpen ekitaldia egiteko ezartzen den egunera arteko epea ez da izango bi egun baliodun baino luzeagoa.
Probak
Seigarrena.-Aurkezpen ekitaldian, jendaurrekoa izango baita, lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote Batzordeko buruari:
a) Izangaiaren curriculum vitae delakoa, hiru aletan, eta curriculumean adierazitako argitalpenen ale bat eta datuen egiaztagiriak.
b) Lehiatzen den lanpostua esleituz gero, izangaiak garatuko lukeen irakaskuntza eta ikerketa-proiektua, hiru aletan. Unibertsitate Eskolako irakasle titular lanpostuen lehiaketetan ez dago ikerketa-proiekturik aurkeztu beharrik, eta Unibertsitateko katedradun lanpostuetan ez dago irakaskuntza-proiekturik aurkeztu beharrik.
Aurkezpen ekitaldian finkatuko da, zozketaren bidez, izangaiak zein hurrenkeratan arituko diren, bai eta proba hasteko tokia, eguna eta ordua ezarri ere, eta Batzordeak inguruabar horren berri emango du. Era berean, izangaiek gainontzeko izangaiek aurkezturiko dokumentazioa aztertzeko izango duten epea ezarriko da. Proba hamar eguneko epean hasiko da, aurkezpen ekitaldia egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Zazpigarrena.-Proba bakarrak osatuko du sarbide-lehiaketa eta jendaurrekoa izango da. Proban, Batzordeak eta izangai bakoitzak eztabaida egingo dute bere lanbide, ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historian alegatutako merezimenduei buruz, bai eta lehiaketaren xede den lanpostuan eskatzen diren irakaskuntza eta ikerketa proiektuei buruz ere, gehienez ere bi orduz. Batzordeak aurkezpen-ekitaldian zehaztuko du proba hori.
Proba amaitu eta gero, Batzordeak eztabaida hasiko du. Batzordeko kide bakoitzak banan-banan balioetsiko du izangai bakoitza. Balioespen hori arrazoitua izango da eta puntu-esleipenarekin, Batzordeak aurretik ezarritako irizpideetara egokitua, eta oinarri honetako lehen atalean aipaturiko merezimenduak ere balioetsiko dira.
Zortzigarrena.-Batzordeak zazpi egun balioduneko epean, proba amaitzen denetik kontatzen hasita, errektoreari proposatuko dio, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, gutxieneko puntuazioa erdietsi duten izangaien zerrenda, lehentasun ordenaren arabera sailkatuta. Proposamena Administrazio Eraikineko iragarki oholean argitaratuko da.
Deitutako lanpostua ez betetzeko erabakiak ematen ahalko dio amaiera prozesuari.
Proposamenarekin batera, Batzordeko idazkariak, Batzordearen jarduera amaitu eta hurrengo zazpi egun baliodunetan, aurkeztu behar du Unibertsitateko Idazkaritza Nagusian lehiaketaren administrazio-espedientea, Batzordearen jarduerari buruzko dokumentazio guztia agertuko duena, bai eta izangai bakoitzak aurkezturiko dokumentazioaren ale bat ere, sarbide-lehiaketei buruzko Arautegiaren 14.1 artikuluan ezarritako moduan, zeina lehiaketaren prozesua amaitu eta irmo bihurtzen denean itzuli egingo baitzaie izangaiei hala eskatzen badute. Beste sei hilabete igaro eta gero, interesdunak dokumentazio hori jaso gabe jarraitzen badu, Unibertsitateak dokumentazioa suntsitzeko agindu ahalko du.
Erreklamazio Batzordea
Bederatzigarrena.-Izangaiek Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa aurkezten ahal dute, errektorearen aurrean, gehienez ere hamar eguneko epean. Erreklamazioa tramitatzeko onartuz gero, izendapen guztiak etengo dira behin betiko ebazpena eman arte.
Uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuaren 18. artikuluak eta sarbide-lehiaketetako Arautegiaren VII. kapituluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du erreklamazioa. Erreklamazio batzordeak berretsiko du, edo ez, erreklamaturiko proposamena, jaso eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere.
Erreklamazio Batzordeak ez badu erreklamaturiko proposamena berresten, akatsa egin zen uneraino itzuliko da atzera espedientea, eta lehiaketako Batzordeak beste proposamen bat egin beharko du.
Erreklamazio Batzordearen ebazpenak onesteko, gutxienez aldeko lau boto behar dira, eta Batzordearen kideek ez dute kalitatezko botorik izango edozein kasutan. Erreklamazio batzordearen erabakia arrazoitua izango da, eta aurkako botoak jasoko dira, halakorik bada.
Hiru hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
Erreklamazio batzordearen ebazpenak lotesleak dira errektorearentzat. Errektorearen ebazpenek administrazio-bidea agortzen dute.
Proposamena eta izendapena
Hamargarrena.-Lanpostua betetzeko proposatu den izangaiak, Batzordeak jarduera amaitu eta hurrengo hogei egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek aurkeztuko ditu Unibertsitatearen Erregistro Orokorrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabiliz:
a) NAN edo agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua, Espainiako nazionalitatea ez badu.
b) Mediku-ziurtagiri ofiziala Unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.
c) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, adierazteko lehiakidea ez dagoela bereizita diziplina espedientearen bidez inongo administrazio publikotatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek egiaztatu egin beharko dute, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, ez dutela bere Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik.
d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.
e) Uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuaren 5. artikuluak aipatzen dituen baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentua.
f) Karrerako funtzionarioak diren espainiarrek ez dituzte a), b) eta c) ataletako dokumentuak eta baldintzak justifikatu behar, eta funtzionarioak direla eta beren zerbitzu orrian agertzen diren inguruabarrak egiaztatzen dituen ministerioaren edo organismoaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.
Hamaikagarrena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia karrerako irakasle funtzionario, izangaiak aurreko oinarrian ezarritako baldintzak eta epeak bete eta gero.
Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak funtzionario izendatuko du Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-ordenan hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea.
Izendapenak zehaztuko du lanpostuaren izena: kidegoa, jakintza-arloa eta saila, bai eta lanpostuaren kodea ere Langileen Lanpostu Zerrendan. Izendapena Langileen Erregistro Nagusiari jakinaraziko zaio, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiari ere bai. Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Gehienez ere 20 eguneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate-irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.
Datuen babesa
Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (BOE 298 zk., abenduaren 14koa) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa, irakaskuntzaren eta ikerketaren kudeaketa, langileen parte-hartzea kudeatzea unibertsitateko zerbitzuetan eta ekitaldietan, bai eta izangaien parte-hartzea kudeatzea ere hautaketa-prozesuetan. Fitxategi honetan jasotako datuak erabili ahalko dira historiaren, estatistikaren edo zientziaren arloko helburuetarako.
Azken xedapena
Hamabigarrena.-Lehiaketa burutu artean, Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan aurreikusi
gabeko kasuetan jarraitu behar den bidea zein den ere. Batzordearen jarduera Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legera egokituko da beti.
Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Errektoretzaren aurrean, hilabeteko epean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Kasu honetan, ez da aurkezten ahalko lehen aipaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariaz erabaki artean edo berraztertzeko errekurtsoa presuntzioz ezetsi artean.
Era berean, deialdi honetatik eta Batzordearen jardueratik eratorritako egintzen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako kasu eta forman.
Iruñean, 2009ko martxoaren 10ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.
I. ERANSKINA
Unibertsitateko irakasle titularrak
Lanpostu zk.: 3712. Lanpostu-kopurua: bat. Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa. Saila: Enpresen Kudeaketa. Profila: Jakintza-arloarena.
II. ERANSKINA
Errektore jauna:
Unibertsitate horren Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuak sarbide-lehiaketaren bidez betetzeko deia egin denez, lanpostu horiek betetzeko deialdian izangai izateko onartzea eskatzen dut.
I. SARBIDE LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO DEITUTAKO LANPOSTUAREN DATUAK | |
Lehiaketa zk.: | |
Irakaskidegoa: | |
Jakintza-arloa: | |
Saila: | |
Egingo den irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera: | |
Deialdiaren eguna: | E.A.O. |
II. DATU PERTSONALAK | ||||||||
Lehen deitura: | Bigarren deitura: | Izena: | ||||||
Jaioteguna: | Jaioterria | Zein probintziatan jaioa: | IFZ: | |||||
Helbidea/ Jakinarazpenak egiteko tokia: | Telefonoa: | |||||||
Udalerria | Posta kodea | Probintzia | ||||||
Karrerako funtzionarioa izanez gero: | |||
Kidegoaren izena | Organismoa | Sarrera-eguna | Norberaren erregistro zk. |
Egoera
| |||
DATU AKADEMIKOAK (Betekizun akademikoak egiaztatzen dituen dokumentazioa erantsi behar zaio eskaera honi)
Unibertsitateko katedra baterako sarbide-lehiaketa
- Unibertsitateko katedraduna
- Unibertsitateko titularra edo Unibertsitate Eskolako titularra
(hiru urteko antzinatasuna deialdi-ebazpen honen aurretik)
Lanpostuaren jabetza hartu zuen eguna
Unibertsitatea
Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 60. artikuluaren bigarren paragrafoari heltzen dio: doktorea izatea Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren berariazko salbuespenarekin, ............................... ko E.A.O.n argitaratua. Ebazpenaren eguna:
- Gaikuntza
Kidegoa: Koordinaziorako Kontseiluaren ebazpenaren eguna:
E.A.O:
Unibertsitateko titularra izateko sarbide-lehiaketa
- ............................................................................ doktore titulua.
Noiz emana
- ........................................................................lizentziadun titulua.
Unibertsitatea .
- Gaikuntza
Kidegoa: Koordinaziorako Kontseiluaren ebazpenaren eguna ...................... E.A.O
Unibertsitate Eskolako katedraduna izateko sarbide-lehiaketa
- ........................................................................ doktore titulua.
Noiz emana
- .................................................................. lizentziadun titulua.
Unibertsitatea
- Gaikuntza
Kidegoa: Koordinaziorako Kontseiluaren ebazpenaren eguna ...................... E.A.O ..............................................
Unibertsitate Eskolako titularra izateko sarbide-lehiaketa
- ...................................................................... lizentziadun titulua.
Noiz emana
- Arkitekto tekniko titulua
Noiz emana
- Goi Mailako ingeniari titulua
Noiz emana
Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluak erabaki badu jakintza arlo horretarako nahikoa dela titulazio txikiagoa:
- .............................................................. diplomadun titulua.
Noiz emana
- Arkitekto tekniko titulua
Noiz emana .
- Goi Mailako ingeniari titulua
Noiz emana
- Gaikuntza
Kidegoa: ......................................... Koordinaziorako Kontseiluaren ebazpenaren eguna ...................... E.A.O ...................................
Eskubideak eta tasak ordaindu diren eguna
Ordainketa Nafarroako Rural Kutxan
Eskaera honek aipatzen duen deialdian onartua izatea ESKATZEN DUT eta bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla ADIERAZTEN DUT, baita deialdian eskatzen diren betekizun guztiak eta funtzio publikoan sartzeko beharrezkoak diren guztiak betetzen ditudala ere, eta hori guztia egiaztatuko dut eskatzen zaidanean.
Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko Lege Organikoaren 5. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, formulario honetan idazten dituzun datu pertsonalak "Giza Baliabideetako Informazio Sistema" izeneko fitxategian jasoko dira, zeina ekainaren 29ko 731/2005 Ebazpenaren bidez sortu baitzen (100 zenbakidun N.A.O., 2005eko abuztuaren 22koa). Fitxategi horren helburua da bai Langileen Kudeaketa, bai berorien hautaketa-prozesuak kudeatzea ere aipaturiko ebazpenak ezarritako moduan.
Sarbide, zuzenketa eta deuseztatze-eskubideak erabili ahal izango dituzu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean eskabidea egin, eta idazkia Unibertsitateko kudeatzaileari zuzenduz.
.............................., ...................................(e)n, 200 ......(e)ko ..........................aren .............................(e)(a)n
(sinadura)
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTORE JAUNA
III. ERANSKINA
Batzordearen Osaera
Unibertsitateko irakasle titularrak
Lanpostu zk.: 3712. Lanpostu-kopurua: bat. Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa. Saila: Enpresen Kudeaketa. Profila: Jakintza-arloarena.
Batzorde Titularra:
Batzordeburua: Emilio Huerta Arribas jauna, Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Pablo Arocena Garro dk. jn., Unibertsitate irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekidea: Rafael Crespí Cladera dk. jn., Unibertsitate katedraduna Balear Uharteetako Unibertsitatean.
Ordezko Batzordea:
Batzordeburua: Isabel de Val Pardo dk. and., Unibertsitate katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Rafael Santamaría Aquilué dk. jn., Unibertsitate katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekide idazkaria: Ignacio Contín Pilart dk. jn., Unibertsitate irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Sandra Cavero Brújula dk. and., Unibertsitate irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Batzordekidea: Ramón Valle Cabrera dk. jn., Unibertsitate katedraduna Pablo de Olavide Unibertsitatean.
Isabel Gutiérrez Calderón dk. and., Unibertsitate katedraduna Madrileko Carlos III Unibertsitatean.
Iragarkiaren kodea: F0912676
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
