50. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Aldaketa, Hirigintzako Udal Plan Orokorreko
determinazio xehakatuetan

Erriberriko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki du aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Plan Orokorrean, AR3 banaketa eremuko exekuzio unitateei (Beire aldeko industriarako lurzoru urbanizagarria) muga berriak jarri beharrez, eta banaketa eremu horri atxikitako lurzoru sailkatuak -sistema orokorrekoak- eskuratzeko aldez aurreko okupazioa ezarri beharrez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, horretarako hogeita hamar eguneko epea baita, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0912492