II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ERRIBERRI
Erriberriko UER3 unitateko 3. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi duela Erriberri honetako UER3 unitateko 3. lurzatiaren xehetasun azterlana, haren forma aldatu baitu.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, horretarako hogeita hamar eguneko epea baita, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Erriberrin, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.
Iragarkiaren kodea: L0912491