II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OTSAGABIA
Otsagabiako Arau Subsidiarioetako aldaketa. Hasierako onespena
Otsagabiako Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioetako aldaketa, Otsagabiako Udalak sustaturik; horren bidez, 108, 109, 132 eta 133. lurzatien erabilera aldatuko da.
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez 70. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Otsagabian, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Juan Manuel Tohane Contín.
Iragarkiaren kodea: L0912410